Gernika-Lumo, "udako jardueren egutegi alternatibo" baten bila

Andra Mari jaiak bertan behera uztea adostu dute Udalak eta Jai Batzordeak

11.06.2020 | 00:13
Mozorroen desfilea egiten dute Gernika-Lumoko jaietako San Roketxu egunean. Aurtengoan ez da horrelakorik egingo. Argazkia: DEIA

GErnika-Lumo – Bermeok hartu zuen antzerako erabakia aste honetan. Aldez aurretik, adibidez, baita Mundakak, Markina-Xemeinek edo Lekeitiok. Oraingoan, Gernika-Lumoren txanda izan da. Koronabirusak eragindako osasun neurriek abuztu erdialdean ospatu ohi diren Andra Maria eta San Rokeak ezabatu dituzte. Udalak eta Jai Ba-tzordeak, festak "normaltasunean" ezin izango direla ikusita, uda partean egiten diren ospakizunak bertan behera uztea adostu dute. Hala, osasuna lehenestea erabaki dute, sor litezkeen jende pilaketak saihestuz. Hala ere, antokatzea posible litekeen kultur-ospakizunen agenda egingo dutela nabarmendu dute.

"Neurri hori hartu da osasun publikoa babesteko, koronabirusaren krisiaren ondorioz osasun murrizketa handiak dauden testuinguru honetan", Udaletik azalarazi duten moduan. Horrela, udan ohikoak diren jai eta ekitaldiak –Andra Mari eta San Roke jaiak edota Errenteria, Lurgorri zein Lumo bezalako auzuneen jaiak–, hurrengo urtera arte, 2021, ezin izango dira ospatu. Jokin Garatea Kultura eta Jaietako zinegotziak adierazitakoaren arabera, "ekitaldi horiek ospa-tzeko jende asko biltzen da eta, egoera horretan, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-distantzia mantentzea ia ezinezkoa da". Era berean, Garateak zera eskatu die herritareei: egoera "ulertzeko, osasun-arrazoiengatik gertaera horiek bertan behera utzi behar izana".

Andra Mari eta San Roke jaiak dira jende gehien erakartzen dutenak. Eta agendan badira hainbat ekintza non jende pilaketak eragiten dituzte. Txupinazoaz eta koadrilen bajadaz gain, Pasealekuan ehunka pertsona batzen dituenak, sukalki txapelketak ere hainbat bisitari ekartzen ditu Gernika-Lumora, herrigune osoan zehar pertsonak sakabanatuz. Kontzertuek ere arrakasta izaten dute, San Roketxu egunaz gain. Bada, Udalak eta Jai Batzordeak ez dute arriskurik izan nahi, eta "segurtasun-distantzia mantentzea ia ezinezkoa" dela jakinda, jaiak bertan behera uztea erabaki dute.

Alternatiben bila Hala ere, festak ordezkatuko lituzketen ospakizunak entolatzea aukera zabaldu dute Udaleko arduradunek. "Udako jardueren egutegi alternatibo bat baloratzen ari gara, tokiko elkarteekin lankidetzan, birusaren hedapena geldiarazteko ezarritako espazio publikoen okupazio-mugekin bateragarria den formatuarekin, jarduera horiek arrisku barik ospatzea ahalbidetuko duten segurtasun- eta higienearloko beharrezko neurriak beteta". Bada, Gernika-Lumoko Udalak ez du oraindik aditzera eman zein motako ospakizunak izan litezkeen. Bai, ordea, egun indarrean dauden neurriak bete- beharko dituztela. Azkenik, Udaleko bozeramaileek eskerrak eman dizkiete "jai batzordeei, jai egitarauaren prestaketan parte hartzeagatik, eta egindako lanagatik, bai eta erabakiarekiko enpatiagatik ere".

Ondarroa

san juan bezpera jairik ez da izango

Ez da surik egingo. "Egoera zein den ikusita eta ekintzek gauez nolako jendetza mugitzen duten kontuan harturik", Ondarroako Udalak erabaki berri du San Juan bezperan ekintzarik ez antolatzea. Udaleko bozeramaileek azaldutakoaren arabera, "jaiak daukan berezitasuna ikusirik, eta beste lekua batean eta beharrezko segurtasun neurriak beteta ekin-tzok burutzea ezinezkoa dela ikusirik hartu du erabakia". Herriguneaz, gain, badira jaiak Gorozika auzoan ere, eta hauek bertan behera utziko dira, " segurtasuna eta osasuna bermatze aldera".

"Pena handiz". Ondarroako Udaleko Kultura zinegotziak den Aritza Aristondo Natxiondoren arabera, pena handiz hartu dutela erabakia, "herritarrentzat oso berezia" zen gaua izaten zelako: adin tarte oso desberdinetako jendea batzen zen bi ekintzetan, ba-tzuk zuzenean parte hartzen eta besteak ikusle gisa".

noticias de deia