- Koronabirusak eragindako txiera-egoera “modu entretenigarriago batean” pasatzeko proposamena luzatu die bermeotarrei Bermeoko Udalak, Berton Merkatari Elkartearen eta Benito Barrueta Arte Elkartearen lagun-tzarekin. Etxeko bentanatik Bermiori kikuke! izenburupean marrazki txapelketa abiarazi dute, “adin tarte ezberdinetako herritarrei zuzenduta dagoena. Marrazkiak entregatzeko epea gaur bertan hasi eta apirilaren 8an bukatuko” dela azaldu dute.

“Gaur egun bizi dugun egoera zailean irribarreak eta sormena bultzatu nahi” ditu Bermeoko Udalak. Marrazki lehiaketa herritarrei proposatuta, hiru izango dira jorratu beharreko gaiak. Herriak bere dituen “sustraiei eutsiz”, hiru gai hauek plantea-tzen dira: Bermeo arrantzalea, Bermeo baserritarra eta geure herriko ohiturak. “Bermeotar bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara (marrazkia espresuki lehiaketa honetarako egindakoa izan beharko da) eta hiru gai hauetatik bat aukeratu beharko du”.

Hiru gai hauen interpretazioa erabat librea izango dela nabarmendu dute. “Irudia egiteko, arkatza, boligrafoak, margoak, akuarelak, olioak, akrilikoak, pastelak, arkatz ziriak, errotuladoreak edota antzekoak erabili ahal izango dira (ez dira modu digitalean egindako irudiak onartuko) eta A4 edo A3 tamainako orri zurietan egin beharko dira”. Lanak aurkezteari dagokionez, eskaneatuta (jpg formatuan) edo kalitate oneko argazki batean bidaliko dira kultura@bermeo.eus helbide elektronikora. “Esan bezala, epea apirilaren 8an bukatuko da” eta marrazkiarekin batera, mezu elektronikoanizena eta abizen bi, adina, harremanetarako email helbidea eta telefono zenbakia eta marrazkiaren izenburua gaineratu beharko dira.

Marrazki lehiaketako irabazleek, kategoria ezberdinetan banatuta, sariak lortuko dituzte. “Sarituak nortzuk izango diren aukeratzeko 90 puntu banatuko dira. Erdiak (45) herritarrek emango dituzte. Horretarako, Bermeoko Udalak, apirilaren 10etik 15era, irudi guztiak Facebook-en jarriko ditu, kategorien arabera ordenatuta”. Bermeoarrek emango diete botuak eta ostean epaimahaiaren txanda izango da. Bada, “lehiaketaren irabazleak herritarren eta epaimahaiaren puntuazioen batuketa eginda aukeratuko dira. Berdinketa kasurik balego, epaimahaiak desegingo leuke”.

Kategorieio dagokienez, orotara sei izango dira: 2-5 urte bitarteko lehiakideak; 6-9 urte bitarteko lehiakideak; 10-13 urte bitarteko lehiakideak; 14-17 urte bitarteko lehiakideak; 18 urtetik gorako lehiakideak eta 18 urtetik gorako lehiakideak baina material bereziekin euren marrazkiak egin dituztenak -akuarelak, olioak, akrilikoak, pastelak…-.

“Sariak, hori bai, itxiera-egoera amaitzerakoan entregatuko dira. Esan bezala, herritar bakoitzak irudi bakarra aurkeztu ahal izango du (marrazkia espresuki lehiaketa honetarako egindakoa izan beharko da)”. Gainera, lanak entregatutakoan, egileak Udalari marrazkiak publikoki erabiltzeko baimena emango dio. Lehiaketa amaituta, Udal arduradunek erakusketa bat antolatzea proposatu dute, itxialdi-egoera amaitzen denean. Berau herriko gune desberdinetan adostu dute.