Irisgarritasuna hobetzea helburu nagusi izanik, Bermeoko Udalak Zarragoitxi inguruko lanak hasi berri ditu. Proiektuaren aurrekontua 244.000 eurokoa da, eta beronen bitartez eskailera berriak egokituzko dituzte,m baita espaloia moldatu ere, ", bertako auzokideek etxera iristeko edo herrira jaisteko erraztasun gehiago izan ditzaten".

"Malda handia" duen gunea da berau. Eta Udalak martxan jarritako lanek "eskailera berria egitea aurreikusten" dute. "Eskailera berri hauek, errepidearen aldamenetik joan beharrean, bihurgunea ekidin eta beheko aldetik zuzen-zuzenean igoko dira. Gainera, bidearen beste aldean ere espaloi berria egitea aurreikusten da, eskailera bertatik pasatzeko aukera bakarra izan ez dadin", zehaztu dutenez. "Goiko aldean ere eskailerak eta espaloia berrituko" direla nabarmendu dute. "Egingo diren lanei esker, herritarrek erraztasun gehiago izango dituzte mugitzeko, euren bizi kalitatea hobetuz, eta larrialdietako ibilgailuen irisgarritasuna ere nabarmen hobetuko da". -