Gernika-Lumo - Ez da ohikoa izaten, baina gutxitan neurtzen dira udalerri bateko kultur zerbitzuek izaten duten erabilpena. Gernika-Lumoko Udalak hala egin du. Eta balorazioa positiboa izan dela ondorioztatu dute. Herriko Kultur Etxea erakundeak eskaintzen dituen zerbi-tzuek 2019an harrera oso positiboa izan dute. Lizeo An-tzokia, Elaia Alai aretoa, Segundo Olaeta Musika Eskolak (SOME), Udal Liburutegiak eta Gazte Informazio Bulegoak "datu onak baino gehiago" izan dituztela azalarazi dute. Izan ere, 17.000tik gora herritarrek hartu zuten parte ikastaro edota kultur-ekitalditan, urte osoan antolatuak izan direnak.

"Programa propioak antolatzea bezain garrantzitsua da erakunde eta sortzaileekin egiten diren lankidetzak, herritarrak eta artistak izan daitezen udalerriko bizitza kultural eta artistikoan aktiboki parte hartzen dutenak, eta, horrela, haien jarduerak eta sorkuntzak susta-tzeko", Jokin Garatea Udaleko Kultura zinegotziak azaldu zuenez. Kultur ekimenez betetako urtea izan delarik -eta ohiko hitzorduak izan dituenak, baina baita hainbat kultur-ekitaldi bereizgarri-, Gernika-Lumok dituen baliabide kulturalak mantentzearen aldeko apostua egin zuten. Eta honatx lortutako emai-tza positiboak. Aipagarria da zeregin honetan Foru plazan kokatutako Kultur Etxea, herriko kultur-sorkuntzan eta honen transmisiorako eskeman berebizikoa baita. Hala, erakundeak antolatutako tailerrek, erakusketek eta hitzaldiek "adin guztietako 100 ikaslek baino gehiago" batu zituzten. Bestetik, "arte eszenikoen urteko programazioak musika, antzerki edo dantza 60 ikuskizun baino gehiago erregistratu ditu -gehienak Elaia Alai aretoan edota Lizeo Antzokian izan direnak-, besteak beste. Eta orotara "6.376 pertsona erakarri ditu, 3.815 pertsona heldu eta 2..561 haur", zehazki.

Eraikin berean kokatzen den Udal Liburutegia ere garrantzi-tsua da Gernika-Lumoko kulturaren ekosisteman. Guztira 5.957 bazkide dituela jakinarazi dute udal eledunek -gernikarren hirutik bat da bazkide, gutxi gorabehera-, eta 47.250 dokumentuko bilduma bibliografiko, filmak, DVDak eta abar biltzen ditu bere gunean. Horrela, "joan den ekitaldian 20.271 mailegu egin" zirela zehaztu dute Gernika-Limoko Udaleko arduradunek.

Azkenaldian, eta azterketa aroan ohikoa denez, liburutegiak bere ordutegia lizatu du, ikasketetan aritzen direnen onurarako. Eta bada liburutegia Pasilekuko eraikinera mugitzeko proiektua ere, nahiz eta oraindik ez den errealitate bihurtu.

"Segundo Olaeta Musika Eskolak, bestalde, arautu gabeko musika-irakaskuntzaren eskaintza sendotu du", Udaletik gaineratu duten moduan. Eta adin desberdinetako hainbat ikasle biltzen ditu. "405 ikasle matrikulatu dira musika-tresnen eta talde jardueren 19 espezialitateetako batzuetan". Gazte Informazio Bulegoari dagokionez, "bere zerbitzuak on line eskaintzeko joera sendotu du, bai eta eskualdeko gazteentzat mesedegarria den lan-ingurune baten garapenean duen inplikazioa ere".