Gernika-Lumo - Errekorra hautsi du, berriz, Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Iazkoan "53.122 bisitari izan ditu, eta bisitari gehien izan ditu 1998an sortu zenetik". Bere "bultzada berresten" duen 2029 urtea izan delarik, balantze "oso positiboa" egin dute erakusketa guneko arduradunek. "Aurreko urtean baino urte lasaiagoa -ez bisitarietan- baina bai jarduera kopuruan", hala ere hainbat berritasun ekarri ditu urteak. "Memoritour Gernika ibilbide gidatuak eta bigarren solairuaren zati baten birmoldaketa izan ditu, ikus-entzunezko proiekzio batzuekin eta bonbardaketa bizi izan zuten pertsonen testigantza berriekin, haurrenak zein helduenak".

"1998. urtetik Gernika-Lumora, Urdaibaira eta Euskadira iristen diren bisitarientzat" duen erakargarritasuna berretsi du BakearenmMuseoak. Datu argigarria ere bada atzerritarrak direla bonbardaketa, gerra zibila eta bakea bezalako kontuak erakusgai dituen erakusketa zentroan nagusi. Hala, zehaztu dutenez, "7.887 Euskadikoak izan dira, 13.660 Espainiako gainerako lurraldetakoak, 26.435 Europakoak, 3.564 Amerikakoak, 1.576 Asiakoak eta beste leku batzuetakoak". Hezkuntza sailak ere lan oparoa egin du, zeren "4.541 pertsonak parte hartu du antolatutako jardueretan (udalekuak, tailerrak, ibilbideak ?)". Eta ekintzen artean, aipagarria ere bada liburuen ekoizpena. Iazkoan "1937an atzeguardiako bizitzaren birsortze historikoari buruzko informazio guztia biltzen duen" alea argitaratu dute, bertsio digitalean. "Eta museoak antolatu zuen hainbat elkarterekin eta boluntariorekin batera, Gernika Udabarri haretan izenarekin deskarga daiteke bere webgunetik (www.museodelapaz.org) .

egitasmo berriak Etorkizunera begira, zabaldu berri den 2020 urtera, hainbat ekintza zehaztu dituzte, Hala nola, Migraid Europa ekimena nabarmendu dute, tailerrak eta erakusketa ibiltaria ekarriko dituena. Jankinarai dutenez, gainera, aldi baterako hiru erakusketa berri hartuko du Bakearen Museoak. Zerbitzu berriak ezarriko dira -Memoritour Gernika ibilbide berri bi, adibidez- eta ohikooek ere euren txokoa izango dute, hala nola dokumentazio-zentroak, umeentazako ekintzek edota hezkuntza arloak. Azkenik, urtarrilean zehar itxita egoingo da Garnika-Lumoko Foru plazan kokatutako erakusketa gunea, mantentze lanak egingo dituztelako. - I. Fradua