Ohikoa denez, AIKO Taldeak amaiera bikaina emango dio urteari, aurten Bermeora erromeria tradizionalen zapore osoa eramanez. 13:00etan, sokadantza bat dantzatuko da Goiko Plazan eta, honen ostean, AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek bertaratutako guztiei dantzatzera eta kalejira-dantzapoteo batera gonbidatuko dituzte. Ondoren, 14:30ean, txakolina dastatzeko aukera izango du hurbildu den edonork, hau Bermeoko Kafe Antzokian izango da eta, goizeko ekitaldiekin amaitzeko, honen ostean bazkaria egingo dute.

Arratsaldeko 17:00etan, bazkaria eta gero, jotak, jauziak, mazurkak, valsak, pasodobleak? berriz entzungo dira dantzaldi-erromeria batean eta publikoak dantzatzeko aukera izango du AIKO Taldeko maisuekin batera. Bi ordu baino gehiagotan dantzazaleak gozatzeko aukera izango dute eta, beranduago, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. 20:00tan, Dantzari Eguna alaitzeaz arduratuko da talde hau; Bizkaiko Gaiteroak eta eta Roberto eta Miren Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak Bizkaiko jai herrikoiak alaitzeaz arduratuko dira eta betiko soinuak eskainiko dizkie bertaratzen diren herritarrei, buruhandi eta erraldoiekin batera entzuten ziren soinuak bezalakoak direnak.