kostaldea

Bermeok 30 ekintzaz osatutako Gabonetako programa izango du

"Adin tarte guztientzako proposamenak” antolatu dituzte Udalak eta herriko elkarteek

17.12.2019 | 19:58
Udaleko arduradunak eta Bermeoko Gabonetako programa berezia antolatzen duten herriko elkarteak.

"Adin tarte guztientzako proposamenak” antolatu dituzte Udalak eta herriko elkarteek

Bermeo - Gabonak ate joka direnean, adin tarte guztien-tzako proposamenak izango ditu datozen lau asteetarako Bermeoko Udalak eta herriko hainbat elkartek osatutako programak. Guztira 30 ekimen izango dira, gaurtik urtarrilaren 5era bitartean. Txikienak protagonista nagusi izanik, hala ere kirol, musika, gastronomia edota erakusketak izango ditu programak. Beste behin ere patina-tze pista ezarriko dute, Lameran, abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra arte.

Atzokoan argiak piztuta, aurten mende laurdena bete-tzen duen Erroxape elkartearen eskutik azokan, asteburu honetan lehen ekimenak izango dira: abenduaren 7an Dantzatu Gurekin elkarteak antolatzen duen Gabon Aurreko Jaia egingo da, eta igandean Sollube 707 Mendizaleen Elkarteak mendi irteera antolatu du Burgoara. Baina programak beste hainbat gozagarri izango ditu: besteak beste, Demiku jubilatu elkartearen sukaldaritza tailerrarekin eta Gabonetako otzararen zozketarekin -abenduak 10ean eta 13an-, Gabionetako azoka -abenduaren 14ean-, kirol erakustaldia Ar-tza Frontoian -egun berberean-, Gabonetako doinuak -abenduaren 17an eta 18an-edota Gabonetako Mahai Zentroen XXII. Lehiaketa egingo da -abenduaren 19an hasiko da-, Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta. Sariak abenduaren 21ean emango dira; eta egun berean Goiko Plazatik aterako da Kanta Kanta Loruek egingo duen kalejira (20:00etan).

Izotz pista Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingirekin hi-tzordua izan ostean, 26an eta 27an Arrantzaleen Museoko Gabonetako tailerrak izango dira, "5 eta 10 urteko umeei zuzendutakoak". Egun bat beranduago Izaro Abesbatzaren 25. urteurreneko emanaldia izango da San Frantzisko elizan, eta abenduaren 27an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi Dantza ikuskizuna izango da. Azkenik, aurtengoan ere San Silvestre lasterketa egingo dute, Eutsi Gogor Danok Batera Elkartearen (EGDB) eskutik. "Hasiera Olatuan izango da eta, bukaera, Lameran. Dortsalak hiru eurotan eskuratu ahal izango dira abenduaren 20tik 28ra", zehaztu dutenez. "Aurten batuko den dirua EGDB elkartearentzat eta herriko beharrizan bereziak dituzten umeentzat izango da". Azkenik, abenduaren 30ean bermeotarrek tradizioarekin egingo dute bat, Gaztelugatxen urteko azken mezan.

Beste behin ere "herritarrek izotz pistarekin goza-tzeko aukera" izango dutela nabarmendu zuten Udaleko arduradunek. Hala, "abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra" izango da Lameran, ohi legez. "Eta, gainera, Behargintzatik ere Gabonetako bigarren Erakusleiho Lehiaketa bideratuko da". Udalerriko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa "abenduaren 9tik 18ra izango da eta epe horretan herritarrek euren botoekin erakusleiho ederrenak aukeratzeko eta, bide batez, 38 establezimendu parte-har-tzaileetan gastatzeko 500 euroko zozketan parte har-tzeko aukera izango dute".

Azkenik, eta , Bermeoko Gabonetako programazio bereziari urtarrilaren 5ean emango zaio amaiera, ohiko Erregeen Kabalgatarekin. "Erregeak itsasontziz iritsiko dira portura eta bertatik hasiko da desfilea. Ekitaldia BUDEK elkarteak antolatu du, Bermeoko Udalarekin batera", azaldu dutenez.

noticias de deia