Markina-Xemein - Eskualdeko erakusleihorik erakargarriena sarituko du Leartibai Garapen Agen-tziak beste urte batez. XI. edizioa beteko duen merkatarien arteko lehiaketak baditu epeak, baita gaiak ere. Agentziatik azaldutakoaren arabera, arimak eta gaua izango dira txapelketaren gakoak.Izena emateko epea urriaren 20ra arte dago zabalik.

Izen ematea 94 616 90 88 telefono zenbakira deituta edo merkataritza@leartibai.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita gauza liteke. Ostean, urriaren 28tik azaroaren 4rakoa izango da erakusketa epea. Lea-Artibai eskualdean erakusleihoa daukaten establezimendu orok parte hartu dezake Garapen Agentziak Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemeingo merkataritza elkarteekin lankidetzan antolatu duen lehiaketan. Sariak potoloak izango dira: irabazleak 300 euro poltsikoratuko ditu eta bigarrenak 200 euro. Sormenak ere saria izango du, 300 eurotakoa. - I. F.