Bermeo - Ekintzaz betetako asteburua izango dute Bermeon. Mareak eta Udabier jaialdiek , arte-disziplina ezberdinez eta garagardoz eta musikaz beteko dituzte herriko zenbait txoko.

Alde Zaharra Bizirik Elkartearen antolakuntzapeko Udabier jaialdiak bigarren edizioa beteko du. Garagardoaren jaiaz aparte, bost foodtruck, umeentzako ekintzak eta hainbat kontzertu egongo dira, Goiko Plaza erdigune izanik. “Alde Zaharra girotzeko asmoz”, gaur 13:00etatiku aurrera umeentzako hainbat jarduera antolatuko dira, eta 19:00etan Herbalist Faian eta Martak kontzertua eskainiko dute. Garagardo festibala igandean bihar amaituko da, 18:00etan.

Mareak jaialdiak, bestetik, hainbat arte disziplina batuko ditu. Gaur Caustic Roll Dave eta Mike Mariconda izango dira ikusgai Beleza Malandra Ateneo Kulturalean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bihar, berriz, Jaitiruriru ikuskizuna izango da Kurtzioko baselizan (22:00etan). Bihar Arrantzaleen Museoan, 3-11 urteko haurrentzat ipuin kontalariak izango dira. Datoreen asteburuan, azkenik, Le Breiche, Ian Mason eta Lisieux eta White Ringen kontzertuak izango dira entzungai. - I. F.