Lekeitio - San Antolin jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan jarri du Lekeitioko Udalak. 500 eurotako lehen saria eskuratu nahi dutenek euren lanak Eusebio Erkiaga Kultur Etxean aurkeztu beharko dituzte, astelehenetik barikura eta goizez 9:30etatik 13:30etara, beti ere abuztuak 2a baino arinago.

“Kartela egiteko edozein teknika erabil daiteke”, zehaztu dutenez, baina derigorrezko baldintza batzuk bete beharko dira, besteak beste”Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat agertu” beharko da eta San Antolinak 2019 Lekitto” testuaz osatu beharko da. “Lanak lehenbizi, Emakumea eta Berdintasun zerbitzuak ikusiko ditu, hauek genero ikuspegia errespetatzen dutela berma-tzeko”, eta ondoren Jai Ba-tzordeak irabazlea aukeratuko duela iragarri dute. Irabazlearen abuztuaren 6an jakitera emango da “Udaleko facebookean, Kultur Etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan”. - I. F.