Lekeitio - Merkataritzak bizia ematen die herriei. Errealitate honi tiraka, Lekeitioko Udalak eta Leartibai Garapen Elkarteak udalerriko merkataritza-lokal hutsen berrerabilpenerako estrategia landuko dute datozen hilabeteetan. Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi lelopean, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak lagundutako ekimenak hainbat helburu izango ditu, beti ere proposamen zehatz batekin: udalerriaren merkataritza sektorearen biziraupenean eta lehiakortasunean eragitea.

Udaleko bozeramaileek argitu dutenez, eta nahiz eta Lekeitio “Lea haraneko merkataritza gune erreferentea” den, “merkataritza jarduerak beheranzko joera izan du azken urteetan. Horren arrazoietako bat, kontsumo ohituren aldaketa da”; nahiz eta ez den bakarra, izan ere beste hainbat eragilek eragin duten gaur eguneko egoeran. Nahiz eta azkenaldian hainbat izan diren garatu diren programak, Garapen Agen-tzia eta Udalaren lankidetzan oinarritutakoak -aholkularitza zerbitzua, denda berrien irekieren zergen salbuespena, merkataritza-sektorearen lehiakortasuna hobetzeko formakuntza saioak?-, “ezinbestekoa da pauso bat haratago joatea eta merkataritza-sektoreko enpresen sorreran merkatariei lehen pausoak ematen laguntzea”.

Horrela, hitzetatik ekintzera pasa-tzeko ordua dela irizten diote erakunde publikoek. Bada, besteak beste Lekeitioko merkataritza-lokal hutsen kokapena mapeatu da eta errolda bat osatu da azken hilabeteetan zehar, “lokal horien baldin-tzak zehaztuz”. Hala nola, espazioa, jabetza edo beharrak bezalako zehaztu dituzte, banan banakako azterlanean. Datu base sortu ostean, “elkarteetako bazkideekin kolaborazioko foroa osatu da eta lokalei eman ahal zaien erabilera posibleak aztertu dira, Lekeitioko ekintzaileak kontuan izanik”. Azkenik , “lokaletako berrerabilpen ekintza bateria bat garatu da”, hainbat eragile aztertu dituena.

“Kanpaina honen bidez lortu nahi diren helburuak ondorengoak dira: ? Ekintzailetza bultzatu eta lokalen kudeaketa egokia zehaztu, hala nola, lokal hutsen gestio aproposa eta enpresaren lehiakortasun plan bat garatzea”. Gainera, Udalak zein Garapen Agentziak elkarbanatzen duten planak? “merkataritza espazioak hobetu” nahi ditu. Horrela, merkataritza plana garatu eta eremuen erabilera sustatu nahi da, “desertifikaziorik gerta ez dadin”. Ekintzaileen beharrak asetzeko ekintzak landuko dituzte, “erabilerarik gabeko espazioak erabili jarduerak garatzeko”. Azkenik, Udalak jendartean merkataritza-jarduera dinamizatzea du helburu. Hala, “gure herria bizirik mantendu eta hainbeste lanpostu sortzen dituen sektoreak martxan jarraitzea nahi badugu, beharrezkoa da herritarron artean kontzientzia piztea”.

Lehen ekimena Ekintza plana luzea baldin baden ere, lehenengo ekimena ekainaren 24tik 28ra -astelehenetik ostiralera- bideratuko da. Beronen bitartez Lekeitioko zenbait lokal hutsei erabilera emango zaie. “Batetik, Gamarra enparantzan aurkitzen den espazioan; Kitto Merkatari Elkartearekin elkarlanean, pop up store bat egitea proposatu da. Horrela, bazkide guztien produktuak espazio edo erakusleiho berdinean egongo litzateke. Bestalde, San Kristobal enparantzan eskualdeko ekintzaileak eta Hamen Bertokoa elikadura estrategiako informazioa izango da eskuragarri. “Horrez gain, alde zaharreko lehengo komertziotan argazki zaharrak jarri ditugu”, aipatu dute.