Bermeo - Araneko kiroldegiak datorren larunbatean Bermeoko Eskolarteko Olinpiadaren edizio berria hartuko du. Udalaren Kirol Patronatoak eta Taraska Gazte-Zahar Atletismo Taldeak antolatuta hamabosgarren urtez jarraian, udalerriko gaztetxoek kirol probetan parte hartzeko aukera izango dute, 10:00etatik 12:00etara arte. Kirola herriko gazteengana hurrera-tzeko asmotan antolatutako ekintza hau lehen hezkuntzako ikasle guztiei zuzenduta dago, “hau da, sei eta hamabi urte bitartekoei”, Udaletik gogorarazi dutenez.

Bermeoko Olinpiadaren edizio berri honetan “atletismoko proba ezberdinak egin ahal izango dira, hala nola, pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa, altuera jauziak eta luzera jauziak. Horiez gain, lasterketa ere egingo da”. Hori dela eta, Araneko polikiroldegian lau gune ezberdin antolatuko dira, parte hartzaile guztiei behar bezalakolekua eskaini ahal izateko. “Lehenengo gunean jaurtiketak egingo dira, bigarren gunean umeek altuera jauziak egin ahal izango dituzte, eta hirugarrenean luzera jauziak egiteko aukera izango dute. Azkenez, laugarren gunean, lasterketa egingo da”.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Olinpiadara hurreratzen den “ume bakoitzak bere ikastetxean eman behar du izena”. Horrela, Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Taraska Gazte-Zahar Atletismo Taldeak “6 eta 12 urte bitarteko ume guztiak animatu dituzte Bermeoko Eskolarteko XIV. Olinpiadetan parte hartzera”. - I. Fradua