BILBO. Datorren maiatzaren 17an, 18an eta 19an izango da Bermeoko Arrain Azoka eta, zehatzago, aurten ospatzen da bere 25. urteurrena. Horregatik, bere kartelean urte hauek birpasatzen dituen ibildide berezia agertzen da. Urte guztiak bezala joango direnek kontserbak, arraina, ikerketa, arrantzaleak, sareginak edo itsasontziak aurkituko dituzte.

Bermeoko Udaletik nabarmendu dutenez, "1994. urtetik egiten den Bermeoko Arrain azoka lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun mota horretako azoken artean garrantzitsuena da Euskal Herrian".

"Gure produktu eta kulturaren erakusleiho aparta" dela azpimarratu dute, eta horregatik, Bermeoko Udalak "bere aldeko apustua" berretsi du. "25 urte hauetan Bermeoko Arrain Azoka erreferentea izateko elkarlanean ari dira udala, kontserba enpresak eta erakundeak, oso garrantzitsua baita gure herriaren etorkizunerako", adierazi dute Bermeoko Udaletik.

Joan den urteko edizioan Bermeo Tuna World Capital ekimena aurkeztu zen, eta aurten, proiektu hori estrategikoa den heinean, bere espazio propioa izango du Bermeoko Arrain Azokaren 25. edizioan. "Aurten 25 urte betetzen dituen Arrain Azokak beste horrenbeste betetzea espero dugu eta erreferentea izaten jarraitzea", komentatu dute.