Abanto Zierbenako Udalak 110.000 euro bideratuko ditu urtean zehar garatzeko lankidetza-hitzarmenetara. Ekimen honen helburua udalerriko elkarte- eta gizarte-sarea laguntzea eta babestea da, eta horregatik udalerriko 14 kolektibori eskainiko die laguntza Maite Etxeberria alkateak burututako taldeak.

Kopuru horrekin, jarduera hauek guztiak diruz lagunduko dira: Abanto Zierbenako musika-eskolan izena eman duten haurren eta helduen matrikula eta musika-ikasturtea, 2021-2022 ikasturtean zehar ikastetxeetako hezkuntza-jarduera ludikoetan egindako gastuak, nagusien zahartze aktibora bideratutako jarduerak, desgaitasunak dituzten Meatzaldeko pertsonen aisialdi jarduetarako laguntza ekonomikoa, euskal familien harreraz gozatzen duten Bielorrusia eta Errusiako haurren egonaldiak (erradiazioaren eta txirotasun handiaren kalteak jasaten dituzte), gure udalerriko Martin Etxeak errefuxiatuekin egiten dituen jarduerak, eta Abanto Zierbenarekin senidetutako saharar kanpamentuak. Horrez gain, hainbat gizarte-proiektutarako oinarri izango da, esaterako, nagusientzako eguneko zentroa, emakumeentzako tailerrak eta haur-eskolarako gosariak.

Etxebarriak azpimarratu nahi izan duenez, “gure herrietako eta udalerriko 14 elkarte garrantzitsurekin sinatutako lehen hitzarmenak dira, eta irailean, Udalaren apustuari esker, Abanto Zierbenan tokiko merkataritza eta ostalaritza, kultura, berdintasuna, gazteak, kirola eta euskararen alde lan egiten duten gainerako elkarteekin lanean jarraituko dugu, Covid-19ak sortutako egoera gorabehera”.

Abanto Zierbenako Udaleko gobernu-taldeak laguntza eta babesa ematen jarraituko du elkarteek haien urteko jarduera egiten jarrai dezaten eta xede dituzten kolektiboen aldeko kanpaina edo jarduerak abian jar ditzaten.

Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkateak, saileko zinegotzi arduradunarekin batera, erakunde bakoitzeko zuzendariarekin hitzarmenak sinatu ditu. Horrez gain, laguntzeko prest dagoela adierazi die eta Abanto Zierbenako herritar guztien mesederako egiten duten lan handia aitortu die.

Hitzarmenak gizarte- eta hezkuntza-esparruko tokiko 14 elkarterekin errubrikatu dira, eta asmoa da irailetik aurrera hitzarmen gehiago sinatzea, erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa prest dagoenean.

Elkarte-sarearentzako laguntza eta konpromisoa

Meatzaldeko udala ahalegin handia egiten ari da 2020. eta 2021. urte hauetan, nahiz eta urte zailak izan diren Covid-19ak sortutako krisi ekonomikoagatik. Hala, elkarteek udalerrian egiten duten lanari laguntzen jarraitzeko konpromisoa bete du eta Udalak 40 udal-elkarteri baino gehiagori ematen dizkion urteko dirulaguntzak mantendu ahal izan ditu esparru guztietan: gizartea, merkataritza, hezkuntza, berdintasuna, gazteak, euskara, etab. 200.000 euro inguruko inbertsioarekin.