Barakaldoko Udalak martxan jarri du 'Udan Bai!' izeneko ekimena. Lorategi Botanikoan garatuko den programa honek harrera bikaina izan du herritarren partetik.

Nerea Canterok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak Udan Bai! Udako programaren kultur programazioari ekin dio, espazio horrek barakaldarren gozamenerako kultur agertoki gisa duen potentzialaz jabetuta, "Lorategi Botanikoa den ingurune natural ikusgarria aprobetxatuz", adierazi du Canterok.

Lorategi Botanikoa, 5.500 espezie dituen ingurunea izateaz gain, hiriko ingurune ikusgarrienetako bat ere bada aire zabalean. Koronabirusaren pandemiak ikuskizunetarako aire zabaleko guneak bilatzera eraman duenez Kultura Arloa, Lorategi Botanikoa agertoki natural eta bakar bihurtu da kultura-programazioetarako.

Udan Bai! Programak 150 kultur, gazte eta kirol jarduera baino gehiago ditu. Gaur, kultur programazioa estreinatu da, eta dantza-ikuskizun bat antolatu da, Amaia, Laguntasuna eta Ibarra-Kaldu dantza-talde barakaldarren eskutik. Horixe izango da Lorategi Botanikoaren agertoki berriaren lehen saioa, 476 eserlekudun harmaila jarri baita bertan. Edukiera 215 lagunentzat izango da gehienez, eta osasun-prebentzioko eta -segurtasuneko neurriak hartuko dira kontuan. Musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da. "Horrela, Koronabirusaren aurkako espazio seguru bat sortzen dugu herritarrentzat, bai eta bertako konpainia eta kultur taldeentzat ere, ikusleekin topo egiteko irrikaz baitaude lorategi botanikoak eskaintzen duen bezalako espazio balioaniztetan, bertako zabalgunean hamailak jarri ahal izan baititugu", adierazi du zinegotziak.

GONBIDAPENAK, ONLINE

Astelehenetik eskuragarri daude Udan Bai! Kultura-programazioko ikuskizunetarako sarrerak, uztailaren 5etik 11ra. Xakearen plazan egitekoa den Santi magoaren uztailaren 5eko ikuskizunerako sarrerak ere agortuta daude.

Gogoan izan gehienez ere 2 sarrera har daitezkeela pertsonako udalaren webgunearen edo plataforma billetoaren bidez.