Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroak

Barakaldoko ikastetxeek karpak jarri ahal izango dituzte patioetan

05.12.2020 | 04:00

BARAKALDO. Barakaldoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek patioetan karpak jartzeko aukera izango dute, koronabirusak ez kaltetzeko neurri gisa.

Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak idatzi bat bidali du, azken asteetan Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egindako lana azaltzeko: Udalanguntza 2020 programa onartu berri du Jaurlaritzak, zeinetan laguntza-lerro bat jasotzen duen patioetan horrelako elementuak jartzeko, ikasleek aire zabalean denbora gehiago emanez koronabirusai aurrea hobeto har diezaioten.

Horixe da - pandemiak karietara - proiektuaren nobedade nagusia. Horrela, Eusko Jaurlaritzak karpaz hornituko ditu ikastetxeak eta instalazioa finantzatuko, "baldin eta Covid-19k eragindako beharrizanen barruan instalatzea justifikatzen bada", Canterok azaldu duenez. "Deialdiak, pandemia dela-eta, ikastetxeak erabili behar duen denboraldiari lotzen dio dirulaguntzaren zenbatekoa, eta karpak jabetzan erosteari eta alokatzeari; beraz, ikastetxeek aukeratuko dute zein neurri egokitzen den hobekien beren beharretara", azaldu du Hezkuntza zinegotziak. Gainera, zentroei Koronavirusaren aurkako borrokan laguntzeko, handitu egin du Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu beharreko ehunekoa. "Kasu honetan, Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren % 90 estaliko du Hezkuntza Sailaren dirulaguntzak, Udalaguntzaren bidez finantzatutako gainerako jardueretan ohikoa den % 60aren ordez", azpimarratu du.

Abenduaren 9a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte eskaerak Udaleko Hezkuntza departamentuan deialdi honi atxiki nahiz zaizkion ikastetxeek.

EUSKO JAURLARITZA ETA UDALA KOORDINATUTA

Udalaguntza deialdia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta toki-korporazioen arteko koordinaziotik sortu da, udal-titulartasuneko hezkuntza-instalazioak hobetzeko eta eguneratzeko jarduketetan. Lankidetza horrek, gainera, baliabide publikoak optimizatzea eta administrazio bakoitzak egindako ahaleginak eta jarduerak ahalik eta gehien errentagarri bihurtzea ahalbidetzen du. "Joan den osoko bilkuran iragarri genuen Eusko Jaurlaritzarekin lanean ari ginela espazio estalirik edo aterperik ez duten zentroei erantzuna emateko. Hezkuntza Sailetik modu koordinatuan lan egiten dugu Eusko Jaurlaritzarekin honelako gaiak jorratzeko, horregatik sentitzen dugu EH-Bildu Eusko Jaurlaritzak bultzatutako neurri honekin herritarrak nahastu nahian ibiltzea ", kritikatu du Canterok. "Uste dut ez dela politika egiteko garaia Coronavirusen pandemiaz baliatuta, guztiok norabide berean lan egitekoa baizik", azpimarratu du.

Hezkuntza Arloa Eusko Jaurlaritzarekin koordinatzen aritu da pandemia osoan, familia barakaldarrei eta ikastetxeei birusaren hedapena geldiarazteko hartu diren neurrietan laguntzeko asmoz. Hala, lehen alarma egoeran, Hezkuntza Arloak Interneteko txartelak eskaini zizkien familia ahulenei, eta ikasle guztiek hezkuntza telematikoari eutsi ahal izatea bermatu da.

Horrez gainera, eskoletara txukun itzultzeko, Barakaldoko Udalak udal instalazioak eta lokalak garbitzeko kontratua handitu du, eta milioi bat euro gehiago bideratu ditu pandemiak irauten duen bitartean zentroetako garbiketa- eta desinfekzio-beharrak bermatzeko. "Zalantzarik gabe, uste dugu ezin dela esan gobernu honek, eta, zehazki, Hezkuntza Arloak, ekimen falta izan duenik ikastetxeen eskaeren aurrean", adierazi du Canterok, hezkuntza jarduera ahalik eta normalen egiteko hezkuntza komunitatea egiten ari den ahalegina eskertuz. "Zalantzarik gabe, Barakaldoko hezkuntza komunitatea lan handia egiten ari da"

noticias de deia