BARAKALDO. Astelehenean, azaroak 9, Cross Country (XC) kirol-zikloturismoko zirkuitua eraikitzeko lanak hasi egingo dira Gorostizan. Barakaldoko Udalak 48.400 euroko aurrekontua bideratuko du lan horietara, eta bi hilabeteko iraupena izango dute.

Tellaetxe parkean sortuko da kirol-ekipamendu berria, barakaldarren aisialdirako eta atseden hartzeko eremu zabalean. "Bizikletazaleek aspaldian egindako eskariari ¿ bizikletan ibili eta hartaz gozatzeko natur ibilbideak sortzekoa, alegia - erantzuteko sortu da egitasmoa hau", adierazi du Alkatetzako Gorka Zubiaurrek. "Eremu berde honen alde egin dugu apustu, zirkuitu berriak parkearen egungo irudiarekin bat egin dezan, parkearen gainerako erabilera guztiak aintzat hartuz, eta harekin batera biziz", azpimarratu du Zubiaurrek.

Bi ibilbide izango ditu zirkuituak. Bata, 2,9 kilometrokoa. "Ibilbide zirkularra izango da, maila ertain-altukoa, eta 120 metroko igoera desnibelekoa", azaldu du zinegotziak. Bigarrena, berriz, laburragoa; 750 metrokoa, zaletu orokorrentzat nahiz zaletu berrientzat pentsatua. "Bigarren ibilbide hori oso erakargarria da era horretako zirkuituez gozatu nahi dutenentzat, oztopo desberdin ugari dauzkalako".

32 peraltez, hainbat dubiz, rock garden batez eta jauzietarako pasabide batez hornituko dute zirkuitua. Lurra modelatuko dute, korrikalariek esperientzia bikaina izan dezaten ibilbidea egitean. Horrezaz gainera, seinaleak ere jarriko dira pasaera antolatzeko.

"Zirkuitu honek bizikletaren munduan harrobia sortzen lagunduko du, izan ere, Mountain Bike-ekin bezatzen hasi ahal izango baitira gazteak, mendira joan behar izan gabe", adierazi du Zubiaurrek

BARAKALDO LURRALDE NATURALA

Barakaldoko kirol garapenean urrats berri bat da proiektu hau, naturaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen dituen eremu natural handi bat baitu.

"Barakaldo berdearen aldeko apustua egin nahi dugu, eta horrek garraiobide gisa bizikletaz gozatzeaz gain, kasu honetan bezala, kirola airean egiteko espazioak sortzea dakar. Eta orain, coviden pandemiarekin, garrantzitsua da horrelako espazioak izatea, aisialdirako aukera seguruak eta aire zabalekoak izateko. Horixe eskainiko dugu Gorostitzako XC zirkuitu berri eta bakar honekin, bizikletaz eta naturaz gozatzeko espazio pribilegiatu bat, eta Barakaldon egingo dugu, gure udalerriak eskaintzen digun potentzial naturala harrotzeko modukoa delako", azpimarratu du Zubiaurrek.

"Barakaldon mountain Bike proba garrantzisuak daude, kanpoko jende asko parte hartzera ekartzen dutenak, hala nola, Pulmón de Acero edo Laumendi ", adierazi du zinegotziak."Barakaldoko zirkuitu hau erreferentziazko zirkuitu izatea nahi dugu biker kolektiboentzat ere.

Aurten, aipatutako frogen inguruabarrak direla-eta, ez dute aipatutako probetan parte hartzerik izan, baina datozen urteetan ospatu ahal izatea espero dugu", gaineratu du.