BARAKALDO. Beste urte batez, Barakaldok Baffest jaialdiaren edizio berri bat hartuko du. Aurten bosgarren edizioa ospatuko da, urriaren 1etik 31ra bitartean egingo dena, eta euskal emakume argazkilariei zuzenduta egongo da. `Euskal Emakume Argazkilari Berrien Txapelketa' eta Miren Pastor komisario izango den `Sekzio Nagusia' hartuko ditu.

Baffest 2020k gogorarazi behar du webgunea estreinatuko duela bosgarren edizio honetan, minuturo informatuta egoteko.

Barakaldoko Udalak bultzatzen duen eta Fotopop Producciones Culturales etxeak antolatzen duen Baffest jaialdiaren atarikoa izango da `Sortu. Agertu. Orekatu' atzera begirako erakusketa. 10 izango dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza duen erakusketarako aukeratutako emakume argazkilariak, eta aire zabalean bisitatu ahal izango da Barakaldoko Los Hermanos Parkean. Bertara hurbildu dira gaur goizean Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta iazko edizioan parte hartu zuen Esther Camacho argazkilaria, erakusketaren xehetasunak komunikabideen aurrean aurkezteko. Bestalde, Barakaldoko kaleak hartuko dituen Baffest jaialdiaren V. edizioa urriaren 1etik 31ra egingo da.

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Esther Camacho argazkilaria bat etorri dira esatean, gizartearen esparru guztietan bezala, argazkigintzarekin berarekin erlazionatutako jarduera guztietan ere emakumeen presentzia ezkutatu dela: prentsa grafikoan, argazki sozialean, editorialean edo artistikoan. Hain zuzen ere, argazkilaritza artistikoaren alorrean emakume argazkilariek duten presentzia agerian jartzen lagunduko zuen espazioa sortzeko konpromisoarekin jaio zen Baffest Barakaldon.

Amaia del Campo Barakaldoko alkateak azpimarratu duenez, "aste hauetan bizitzen ari garen egun berezi horietako bat da gaurkoa, izan ere, pandemiak markatutako hilabeteen ostean, gehien maite dugun beste jaialdietako bat dugu aurrean, emakumeen argazkigintzari buruzko Baffest jaialdia". Eta gehitu du: "Sortu. Errebelatu. Orekatu. Hori da Baffesteko aurreko edizioetan parte hartu duten 10 emakume argazkilariren lana biltzen duen erakusketa berriaren izenburua. Argazkigintzaren emakumezko sinadura ikusarazten lagundu diguten emakumeak, mundu horretan, oraindik ere, emakumeek oso esperientzia txikia baitugu, prentsa grafikoan edo argazkigintza sozialean, editorialean edo artistikoan. Erakusketa, euren objektiboekin artea jasotzen duten emakumeei egiten zaien aintzatespena da; gurekin lankidetzan aritu diren emakume guztiei zuzendutako esker ona".

Aurten ere, 2020. urte berezi honen barruan, jaialdiak emakume argazkilariekin eta euskal artistekin duen konpromisoa berretsi du, emakumeak argazkilaritzaren historiaren parte izan eta ahaztuta geratu ez daitezen. "Sortu. Agertu. Orekatu", Lehiaketaren aurreko edizioren batean parte hartu duten hamar emakume argazkilariren hamar irudik osatzen dute. Emakundek lagundutako erakusketa da, eta Euskal Emakume Argazkilari Berrien Lehiaketaren atzera begirakoa da (2016-19).

Hau da, aurrera jarraitzeko, Baffestek atzera begiratzen du, eta aurreko edizioetako finalistetako batzuk ekartzen ditu gogora "Sortu. Agertu. Orekatu" erakusketaren bitartez, hamar argazkilariren eskutik:

  • Tamara López
  • Miriam Prado
  • Reyes Sedano
  • Sara Berasaluce
  • María Sánchez
  • Helena Cancelo
  • Inma Barrio
  • Asuntzi Martínez
  • Eli Garmendia
  • Esther Camacho

BAFFEST ARGAZKI LEHIAKETAREN V. EDIZIOA

Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako Baffest Argazki Jaialdiaren V. Edizioa maiatzetik urrira atzeratu da covid-19ak sortutako osasun krisia dela eta. Hain zuzen ere, urriaren 1etik 31ra egingo da aurtengo edizioa. 2020ko edizioak partaidetza bikoiztu du. 55 emakume argazkilari aurkeztu dira lehiaketara, eta dagoeneko aukeratu dira 8 finalistak.

Finalistak hauek dira: María Azkarate, Leire Zabaleta, Yone Estivariz, María Sánchez, Eider Moreno, Maied Urrutia, Miren Barrena eta Ana Martín.

Herritar guztiei zuzenduta badago ere, erabateko protagonista emakume argazkilariak dituen formatu handiko hiriko hitzordua da. Euskadin jaio edo bizi diren emakume argazkilariei zuzenduta dagoen eta aurten 55 partaide izan dituen `Euskal Emakume Argazkilari Berrien Txapelketak, eta Miren Pastor komisario izango duen `Sekzio nagusiak' osatzen dute. Gainera, berrikuntza gisa, bosgarren edizioan Baffest 2020k webgunea estreinatuko du, www.baffest.eus.

Baffest Argazki Jaialdiaren helburua argazkilaritza adierazpen artistiko gisa herritar guztiei hurbiltzea da, herriko eguneroko espazio komunetan jarritako formatu handiko argazkien bitartez. Bere lau edizioetan zehar, 45 emakume argazkilarik erakutsi dituzte euren lanak Jaialdian, eta, guk dakigunez estatu mailan ez dago soilik emakumeek parte hartzen duten beste argazki-ekitaldirik. Hauek dira Baffestek defendatzen dituen balioak: artea eta kultura, emakumea, berdintasuna, irisgarritasuna eta elkarbizitza.

Partaidetzari buruzko balorazioa ezin da pozgarriagoa izan, antolakuntzaren esanetan. "Oso pozik gaude aurten lehiaketarako jaso ditugun proposamenen kopurua eta kalitatea ikusita. Urtez urte, partaide kopurua gero eta handiagoa dela ikusten ari gara. Horrek poztu egiten gaitu, jaialdiaren helburua Baffest komunitatea gero eta handiagoa izatea delako, gure artean sareak sortuz. Jaialdia topaleku gisa ulertzen dugu, lehiaketa gisa baino gehiago, gure inguruko emakume argazkilarien sorkuntzarako eta euren lanaren hedapenerako pizgarri gisa, euren lanak ikusarazteko lanean ari baitira. Eskerrik asko euren lanak aurkeztera animatu diren partaide guztiei".

EUSKAL EMAKUME ARGAZKILARI BERRIEN 2020ko TXAPELKETA

Deialdiaren xedea euskal emakume artisten argazki bidezko sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da, eta Euskadin jaio edo bizi diren eta oraindik ibilbide artistikoa edo/eta profesionala finkatuta ez duten adin nagusiko egileei dago zuzenduta. 55 hautagaiek argazki-proiektu bat aurkeztu dute, lana azaltzen duen testu batek eta biografiak lagunduta. Epaimahaiak, Nagore Legarreta Txapelketaren arduraduna buru dela, 8 emakume argazkilari aukeratu ditu.

2020KO SEKZIO NAGUSIA

Baffest Argazki Jaialdiaren V. Edizioa argazkilaritza mundua aztertzeko, sentitzeko eta eurenganatzeko tresna gisa erabiltzen duten egileetan zentratuko da, eta Miren Pastor izango da komisarioa.

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta une honetan Madril eta Lekeitio artean bizi da, zenbait proiektu garatuz argazkilari eta kultur dinamizatzaile gisa. Azken hamarkadan Madrilgo Blank Paper Escuela izenekoaren koordinazioa izan du bere gain, erakusketak, aurkezpenak, hitzaldiak eta topaketak antolatuz egungo argazki panoramako egile garrantzitsuenekin.

Bertan hasi zen "Bidean" sortzen. "Río" proiektuko 3 argazki-liburu auto-argitaratu ditu, nazio eta nazioarte mailako hainbat jaialditan erakutsi du, eta 2016an Baffesteko lehen edizioan hartu zuen parte.

Argazki-liburu zale amorratua, Fiebre Photobook Jaialdia antolatzen du, "La Troupe" kolektiboko kide da, eta ez du esku-hartzerik izateko aukerarik galtzen, argazki-liburua ikusle guztiengana hurbiltzeko helburuz. Hainbat argazki, zine eta antzerki jaialditako komunikazioa ere kudeatzen du.