BARAKALDO. Hurrengo igandean, maiatzak 17, Birziklatzearen Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Barakaldok aste honetako kultur jarduerak herritarren artean birziklatzea sustatzera eramango ditu.

Horretarako, hondakinak behar bezala bereizten laguntzen duten aholku eta informazioekin batera, asteko gida berri honek zenbait jolas-jarduera proposatzen ditu, eta horiekin oso erraza eta dibertigarria izango da berrerabiltzea, alde artistikoa atereaz eta lehendik erabilitako objektu eta materialei bizitza berri bat emanez.

Hainbat tailer eta eskulan on line egin ahal izango dira, eta objektu berriak, jantzi berriak edo produktu berriak sortu, horretarako berrerabilitako materialak erabiliz: oihal birziklatuzko poltsa bat erosketara eramateko, plastikoaren alferrikako erabilera murriztuz, etxerako dekorazio-objektuak, hala nola paper birziklatuzko lore sorta bat edo kartoizko hodiekin sortutako apaingarriak eta balio ez duten CDak erabiltzen dituzten argazki-albuma.

JARDUERAK UDALAREN ETA SARE SOZIALEN WEBGUNEAN

Horrez gain, erabilitako olioa erabiliz arropa garbitzeko xaboia egiten ikasi ahal izango da, edo janzkerari aire berria eman ahal izango zaio, mantel zahar batekin eskuko poltsa bat sortuz edo jaka zahar bat kustomizatuz. Gainera, familia osoak zirkua, antzerkia, musika eta umorea dauzkan ikuskizuna izango du, ondo pasatzeko eta murrizten, berrerabiltzen eta birziklatzen ikasteko.

"Gida honi esker, gure etxetik bertatik has gaitezke Birziklatzearen Munduko Eguna ospatzen, jarduera batzuen bidez. Ikasketa dibertsio bihurtuko dute jarduera horiek, eta, bide batez, gure aztarna ekologikoa murrizten lagunduko digute", adierazi du Canterok, herritarrei aste honetako gida praktikan jartzeko deia eginez.