SANTURTZI. Umeen konfinamendua eramangarriago egiteko intentzioarekin, Santurtziko Udalak "Lortuko dugu" izeneko ekimena abiarazi du. Ekimenean edonork har dezake parte marrazki edo ilustrazio baten bitartez.

Ekimen erraza da: umeek, edo nahi duen herritarrek, berrogeialdiaren amaiera irudikatu eta marrazki batean islatuko dute. Hortik datorkio ekimenari izena: "Lortu dugu", asmoa marrazki horiek guztiak bildu eta alarma-egoera amaitzen denean, herri osoan dauden argidun pantailetan jartzea delako.

Horrela, etxetik berriro ateratzen hasteko baimena dugunaurreneko egunetan kaleak mezu positiboz josita agertuko dira, eta horien protagonistak umeak izango dira.

Bestalde, Udalak ez du baztertzen material horrekin zerbait gehiago egitea, betiere jasotzen dugun marrazki kopuruaren eta orduko egoeraren arabera.

"Denak parte hartzera animatzen zaituztegu, ekimena etxeko gazteei zuzenduta dagoen arren, beharbada egokia izan daitekeelako adinekoek ere egoera irudikatu, bera margotu eta mezu baikor honekin bat egiteko" adierazi du Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak.

Izan ere, Santurtziko egoitzako erabiltzaileei marrazkiakdituzten txantiloiak banatu zaizkie kolorez margotu ditzaten ekimen honekin bat egin eta bide batez, aisialdian sormenezko jarduera lasaigarri bat landu dezaten. Alarma-egoera altxatzen denean, marrazki horiekin erakusketa bat egingo da egoitzan.

Lanak helarazi nahi dizkigutenek lortudugu@santurtzi.eushelbidera bidal ditzakete. Guk batu eta argidun pantailetan jartzen ditugunean, herritarrei jakinaraziko diegu. Baina horretarako itxaron egin beharko dugu osasun-alarma amaitu arte.