BILBAO. Asier Etxeandia (Bilbo, 1975) aktore eta musikariak, kultura-munduko arlo askotan dabilenak (zinea, antzerkia eta musika), jasoko du Santurtziko film laburren Jaialdiko, SANTURZINE, 2019ko Serantes Saria. Bilboko antzezleari urriaren 19an, larunbata, egingo zaio omenaldia jaialdiaren itxiera-galan, proposamen ausartez betetako ibilaldia aitortzeko.

Santurzineko antolatzaileek kulturarekiko konpromisoaren eredu izateagatik omendu nahi dute Etxeandia, proposamen ausart ugari eta esfortzu handia egin baitu karrera osoan. Horrek gaur eguneko zinematografiako antzezle nagusienetako bat bilakatu du.

Nahiz eta Asier Etxeandia gaztetan interpretazioa ikasten aritu zen Euskadin, Madrilera joan zen arte ez zuen antzezle lanik lortzen hasi. 26 urte zuela, ‘Un paso adelante’ telesaiorako aukeratu zuten, eta horrek ospea ekarri zion. Hala ere, eta ondoren izango zuen ibilbidea iragarriz edo, lana uztea erabaki zuen bestelako proposamen ausartago batzuk bilatzeko.

Horietako bat ‘Cabaret’ musikala izan zen, zeinean ikus-entzuleak estu hartzen zituen pertsonaia bihurria antzeztu baitzuen bi urtez. Hortik, ‘El infierno’, ‘La divina comedia’ eta ‘El sueño de una noche de verano’ antzezlanetara heldu zen, bai eta ‘La mirada violeta’ filmean debutatzera ere.

Hurrengo hamarkadan, Etxeandia paper txikiz betetako ibilbidea egiten joan zen adore handiz. Pedro Almodovarrek begiz jo zuen eta ‘Los abrazos rotos’ filmerako hartu zuen. Telebistan, ‘Herederos’ eta ‘Los hombres de Paco’ saio berrietan ibili zen eta antzerkian arrakasta handia lortu zuen ‘El intérprete’ lanari esker.

Horrenbeste saiatzeak eta ‘Velvet’ eta ‘Velvet colección’ bezalako saioetan parte hartzeak egoera hobeezina ekarri dio telebistan, bai eta zinematografia-industrian gero eta garrantzi handiagoa izatea ere. ‘La novia’ filmean Goya sarirako izendapena jaso ondoren, antzezle bilbotarrak lehen filma estreinatu du protagonista gisa, ‘Sordo’, eta Hollywoodeko alfonbra gorria zapal lezake Almodovarren ‘Dolor y gloria’ filmari esker.

Horri guztiari, gainera, Mastodonte taldearen lehen diskoa gehitu behar zaio, Enrico Barbarorekin batera duen musika taldea bera, zeinari esker estatu osoan ari baita bira egiten.

2019ko SERANTES SARIA

Asier EtxeandiakSanturtziko film laburren VII. Santurzine Jaialdiko 2019ko Serantes Saria jasoko du urriaren 19an (SKA). Unai Izquierdok aurkeztuko du gala eta, beti bezala, jaialdiko sari guztiak emateaz gain, musika, sorpresak eta dibertsio handia egongo da. Sarrerak gaurtik jaso ahal dezake txarteldegian.

Serantes Saria euskal zineko pertsona ospetsu bati ematen zaio urtero. Iaz Itziar Lazkano izan zen sariduna. Aurreko urteetan, berriz, Anabel Alonso, Moriarti Produkzioak, Juanma Bajo Ulloa eta Félix Linares izan ziren.