BILBAO. Barakaldok Retuertoko eta Ansioko bidegorriak lotu ditu. Bilbao Exhibition Center-ek eta Barakaldoko Udalak sinatutako hitzarmenari esker bizikletetarako beste bide seguru bat sortuko da.

2018-2091ko Partaidetzazko Aurrekontuetako bozkatueneko batek Ansio, Lutxana eta Itsasadarreko paseoko inguruetako bidegorriak hobetu eta seinaleztatzea proposatzen zuen. Alde horretatik, gobernua BEC-ekin lanean aritu da hiriko egungo bidegorri sarea zabaltzeko akordio bat lortzeko, eta horrela lotuta geratuko lirateke betiko Errekatxo, Retuerto eta Ansio. “Ansio kaleko espaloiak ez duenez bidgorria sartzeko behar beste zabal, BEC lurzatiko itxitura murrua atzera botako dute bidegorria sartzeko; hori horrela, BECeko lurreko 110 metro lagako dizkio udalari jarduketa bidera dadin”, azaldu du alkate Amaia del Campok, BEC-eko zuzendari Xabier Basañez alboan duela.

Bidegorria, beraz, Ismael Gorostitza ingurabideako loturan, Euskadi etorbideko muturretik hasi, eta lehendik dagoen oinezkoentzako pasabidea gurutzatuko du, zabalera behar adinako da eta. Tarte horretan, hego espaloiko zabalera erabiliko da, 5 metro dituenez, bidegorriak behar dituen 2 metroak sartzeko, hori baita BEC inguratzen duen bizikleta errailaren antzeko zabalera.

“Barakaldoko Udala gurekin harremanetan jarri zenean bidegorria hortik igarotzeko lurzati bat laga geniezaion, ez genuen zalantzarik egin. Erakundearekiko lankidetza erabatekoa da, eta bizikletan ibiltzea osasungarria, bai eta ingurumenerako ere. Gure harea alea ekarri nahi dugu udalerriko bizi kalitatea hobe dadin”, adierazi du Basañezek.

Bidegorriaren ibilbidea

A8 autobide azpitik igaroko da ibilbidea, zubibidea lorategi eremutik gurutzatuz, BECeko jabetzako lurzatiaren itxituraraino. “Itxituraren parean, zuzenean biratu ordez, ibilbidea luzatzea aukeratu dugu, lurrarekin luzetara bat egiteko, txikiagoa izan dadin malda", adierazi du alkateak.

Bidegorriak Ansio kalea gurutzatzen du, eta azpiko oinezkoentzako pasabidea erabiliko du N-634 errepidea gurutzatzeko. Ametzaga kalea oinezkoentzako pasabidea erabiliz gurutzatu eta gero, bira emango da Beteluri kaleranzko norabidea hartuz. Ondoren, aparkaleku lerroa erabiliko da Cantarranas plazara iritsi arte, eta hor lotuko da bidegorria Ansikoarekin.

“Bizikleta erabiltzea da gure helburua, baina ez bakarrik aisialdirako, garraiobide jasangarri gisa baizik, gure hirian eroso eta seguru ibiltzeko moduan”, esan du alkateak. “Horregatik da horren garrantzitsua Barakaldorako akordioa hau, lehendik dauden bidegorri ibilbideak lotzeko helburuan aurrera egiteko bide ematen baitigu”.