BILBO. Barakaldoko Atletismo Klubak 10 kilometro lasterketaren edizio berria antolatuko du. Urriaren 6an ospatuko da, igandea, eta aurtengoa VI. edizioa izango da. Aurten, nobedade gisa, zirkuitua homologatua egongo da, Atletismoko Espainiako Errege Federazioare n lehiaketen egutegiaren barruan baitago.

Atletismoa eta runninga maila guztietan sentitzeko aukera paregabea da TECH 10k Barakaldok lasterketa. Oso lasterketa egokia da marka pertsonalak hautsi nahi dituzten atletentzat, baina baldintza ezin hobeak eskaintzen dizkie lehiaketaren munduan modu errazean hasi nahi duten korrikalariei ere. Giro apartean kirol goiz zoragarri bat igaro nahi duen edozein barakaldarrek ere har dezake parte.

Hau da Ezkerraldeko probarik bizkorrena. Zirkuitua, bizkorra eta laua izaki, egokia da denborak urritzeko eta egutegiko beste txapelketetarako prestaketa egiteko. Ibilbideari dagokionez, asfaltozko 10.000 eta 5.000 metroko hiri zirkuituan egingo da, Bilbao Exhibition Center eta Megaparkeko inguruak zeharkatuz.

BARAKALDO ATLETEN HIRI

"Aurten Hiri Kirola berreskuratu dugu. Kirol gune izugarriak lehen mailako instalazioak eskaintzen ditu, 2 milioi euro inbertitu eta gero, eta hiriak lehiaketa ofizialak hartzeko aukera emango digu", gogorarazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok, Barakaldo Atletismo Klubeko Belit Solar-ek lagundurik.

Apustu sendoa egin du Barakaldo Atletismo Klubak udalerrian atletismoaren kultura berpizteko. Irudi berrituaz emango zaio hasiera eskola ikasturteari, San Bizente Hiri Kirolean pista estreinatuz eta 10 kilometroko lasterketa herritarrak arrakasta izan dezan ahaleginduz. Ohiko babesleak bildu ditu; aurtengoan bertako bi enpresa: TECH Friendly eta Runnea. Enpresa biek egiten dute Klubarekin lana, Barakaldoko 10k lasterketa herri lasterketen nazio erreferente bihur dadin eta 2020koan 1.200 izen-emateak gainditzeko.