Koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdiak sortu zituen kalte ekonomikoak aritzeko asmoz, Bizkaiko hainbat udalek martxan jarri zituzten tokiko merkataritza sustatzeko bonuen kanpainak. Bada, Getxoko Udalak beste bi kanpaina jarriko ditu martxan aurten: lehenengoa ekainaren 13tik uztailaren 30era bitartean, eta bigarrena, aldiz, urriaren 15etik azaroaren 30era.

Gainera, konpromisoa hartu du 2023ko martxoan zehar beste denboraldi bat abiarazteko deskontu-bonuak trukatzeko. Ekimen horren bidez, aurreikusten da 1.686.800 euroko negozio-bolumena sustatzea parte hartzen duten establezimenduen artean (1.114.400 € 2022an eta 572.400 € 2023an).

EKAINA-UZTAILA KANPAINA

Ekainaren 13tik uztailaren 30era 16.070 deskontu-bonu trukatu ahal izango dira: 3.520 eta 12.550, 5 eta 10 euroko deskontukoak, hurrenez hurren.

Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, kanpaina berri honek zenbait berrikuntza ditu aurreko edizioekin alderatuta.

  • Deskontu-bonuak zuzenean aplikatuko dira erosketaren unean atxikitako establezimenduetan. Ez dira aldez aurretik erosi beharko.
  • 5 euroko deskontu-bonua aplikatu ahal izango da 20 eurotik gorako erosketetan eta zenbateko horren multiploetan, eta 10 euroko deskontu-bonua 40 eurotik gorako erosketetan edo multiploetan.
  • Erosketa bakoitzean 4 bonu metatu ahal izango dira gehienez (adibidez: 80 euroko erosketa batean 10 euroko 2 deskontu-bonu edo 5 euroko deskontuko 4 bonu aplika daitezke).
  • Saltokiek ez dute inoiz eskudirurik itzuliko; beraz, erosketetan adierazitako gutxieneko zenbatekoak gainditu behar dira.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 5 euroko 5 deskontu-bonu eta 10 euroko 5 deskontu-bonu izango ditu