Getxoko Udalak 12 proiektu sustatu eta garatuko ditu munduko hainbat herrialdeetan pobreziari amaiera emateko xedearekin. Horretarako, 320.000 euroko aurrekontua bideratu egingo du, lankidetzako laguntzen deialdi berri batean.

Udalak aurten 320.000€ banatuko ditu lankidetzako laguntzen deialdian, 2030ko Agendaren alde lan egiteko, Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzearen bidez, pobreziari amaiera emateko eta planeta babeste aldera.

“Oraingoan, 12 proiektuk jasoko dute laguntza txirotutako herrialdetan aurrera eramateko (Afrikan hiru, Asian bat, eta zortzi Erta- Amerikan eta Hego Amerikan) , eta horiei esker, 98.006 pertsonak (horietatik 77.057 emakume), horien gaitasunak handituko dituzte, hezkuntza, emakumeen jabekuntza, tokiko garapen, ura, eta osasun arloetan sustatuta”, adierazi du Carmen Díazek, Gizarte Kohesioko zinegotziak.

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK

Txirotutako herrialdeetan aurrera eraman beharreko proiektuetarako diru-laguntzak hurrengoak dira:

  • 45.700€ San Martín de Tours& Misio Taldearentzat eta Mufungako Lagunen Fundazioarentzat, Kansenyan eskolaratze proiektu baterako (R.D.Congo)
  • 44.000€ Pertsonalderentzat, zortzi ikastetxetan urrutiko heziketa programa bat sustatzeko, Perun.
  • 28.700€ Entre Amigos-Lagun Artean elkartearentzat, Guatemalan emakume indigenak ahalduntzeko.
  • 28.700€ Zabalketarentzat, nekazal eremuko emakumeen jabekuntza sustatzeko, Bolibian.
  • 28.700€ Ferrer Fundazioarentzat, Indian etxebizitzen proiektu baterako.
  • 28.700€ Mugarik Gabe taldearentzat, indarkeria matxisten kontrako borrokak indartzeko, Bolibian.
  • 28.700€ Medicus Mundirentzat, indarkeriak prebenitzeko eta babes komunitariorako (Guatemala).
  • 27.000€ Ayuda Más taldearentzat, Perun haurren eskubideak defendatzeko.
  • 25.100€ Sunu Buga Buga erakundearentzat berdintasuneko heziketa duin eta genero ekitatearen aldeko proiektu baterako, Gambian.
  • 9.100€ Farmamundi arrisku egoeran dauden emakume nerabeak artatzeko, Ganbian.
  • 9.000€ ECCA Romo taldearentzat, Telemako buru-osasun zentrorako (R.D.Congo).

Ekintza humanitarioaren arloan, aurten Medicus Mundi Bizkaia eta Vicente Ferrer fundazioak 15.000€ bana jaso dituzte, Ugandan eta Indian, hurrenez hurren, proiektuak aurrera eramateko.