GETXO. Azken egun eta asteetan zehar Getxok izan duen koronabirusan positiboen hazkundea dela eta, Getxoko alkate Amaia Agirrek erantzukizuna eta laguntza eskatu egin die herritarrei.

Osasun Sailaren datuen arabera, azken egunetan udalerrian erregistratutako Covid-19 kasuak ugaritu egin dira, gune zehatzik gabe eta hainbat adin eta ingurunetan eragiten ari delarik. Kasu sintomatikoen hazkunde handia izan da, kutsatze sakabanatu eta askotarikoak dakartzana.

Amaia Agirrek getxotar guztien erantzukizuna eta lankidetza eskatu nahi ditu neurri ezagun eta eraginkor batzuetan, Covid-19ak eragindako kutsatzeak moteltzen saiatzeko, "konfinamendu, gaixotasun eta heriotzen garai gogor eta zailetara itzuli beharrik ez izateko".

Neurri ezagunak dira, zailtasunik gabe bete ditzakegunak eta eguneroko bizitzarako ezinbestekoak direnak:

  • Maskara nahitaez erabiltzea.
  • Eskuetako higienea zaindu.
  • Behar den distantzia soziala mantentzea.
  • Aglomerazioak saihestea.
  • Arreta berezia izatea arrisku handieneko taldeekin eta, batez ere, adineko pertsonak zaintzen dituztenekin.

Amaia Agirrek azpimarratu du oso garrantzitsua dela harreman sozialak gutxitzea sektore, adin eta ingurune guztietan. Arreta berezia jarri behar dute oporretatik itzultzen ari direnek, datozen egunetan beraien kontaktuetan muga bat izan dezaten. Funtsezkoa da hainbat gunetan emaria kontrolatzen laguntzea.

Bezeroek ostalaritzaren sektoreari lagundu behar diote, bakarrik eserita kontsumituz eta haien jarraibideei kasu eginez.

Ez atera kaleko edanarik egitera, ez eta lonja edo lokal partikularrak erabili ere, hala nola, etxebizitzak, familiarteko topaketak, lagunak eta festak egiteko.

Amaia Agirrek gogoratu duenez, bestalde, "Udaltzaingoa eta Ertzaintza, Udaleko zerbitzuekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, giza baliabide eta baliabide tekniko guztiak jartzen ari dira herritarren eskura pandemia hau aurrera egiten ari baita. Baina beharrezkoa da gu guztion lankidetza, gizarte-kontzientzia eta erantzukizuna; getxotar guztiena, covid-19aren kutsatzeari aurre egiteko".