GETXO. Koronabirusa kutsatzeko aukerak gutxitzeko helburuarekin, Areeta eta Ereaga hondartzetako pasalekuetan maskaren erabilera kontrolatzea erabaki du Getxoko Udalak.

Paseatzen ari diren pertsonak eta hiriko hareatzetara sartzen diren pertsonak biltzen diren eremuak dira, eta, beraz, Udaltzaingoak ez du utziko maskara gabe pasatzen, baldin eta, eremu horietan jendea pilatzen denez, osasun-segurtasuneko distantzia gordetzea ezinezkoa dela uste badu.

Kontrolak Poliziak beharrezkotzat jotzen duenean egingo dira, aipatutako inguruneetako egoera ikusita; hondartzen barruan, sorosleei eta hondartzainei dagokie kontrola. Hiru okupazio-maila izango dira, hau da, berdea, anbar-kolorea eta gorria. Bandera anbar dagoenean, hondartzan hiru ordu daramatzatenei alde egiteko gomendatuko zaie, eta beharbada, sarrerak ixten hasi ahal izango dira.

Informazio hori hondartzetan megafoniaren bidez emango da ezagutzera; Bizkaiko Foru Aldundiko hondartzen web-orriaren bidez, eta Aldundiaren BizkaiUp aplikazioaren bidez. Hori edozein gailu mugikorretan deskargatu daiteke. Agintariek gomendatzen dute hondartzara joan aurretik, aplikazioa begiratzea okupazio-maila ezagutzeko.

NEURRIAK

Asteburu honetarako neurriak hasieratik iragarritakoak dira, hau da, hesiek eta seinaleek Areetako, Ereagako, Arrigunagako eta Azkorri/Gorrondatxeko hondartzetarako oinezkoentzako sarrerak, eta sarbideen norabideak arautuko dituzte, pilaketak saihesteko eta pertsonak errazago pasatzeko. Ereagako hondartzarako ibilgailu-sarbidea, ostiraletik igandera, Punta Begoñako biribilgunetik itxiko da 11:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara, ibilgailuen pilaketak saihesteko. Baimendutako autoei (egoiliarrak, hoteletako bezeroak) pasatzen utziko zaie, eta eguerdian irekiko da, ostalaritza-establezimenduetarako sarbidea errazteko. Era berean, Punta Begoñako eta Igeretxe/Txomintxuko biribilguneen arteko itzulerako erreia trafikoari moztuko zaio, oinezkoentzako espazioa zabaltzeko, Ereagako jaitsieratik aterako dena.

Aste honetan eta hurrengoan iturriak, dutxak eta oinak garbitzekoak prezintaturik egongo dira. Egun horiek igaro ondoren, erabakiko da ea horien erabilera posible den osasun agintarien gomendioak kontuan hartuta.

Udalak berriro eskatu du neurri horiek errespetatzeko eta arduraz jokatzeko, denok hondartzak eta pasealekuak gozatu ahal izateko eta gomendatzen du hurbiltzeko bizikleta, patinete eta horrelakoak erabiltzeko, autoa ez erabiltze aldera.