Ereagako txosna berriaren lanak martxoan hasiko dira

23.02.2020 | 18:18
Ereagako txosna berria 25 m2-ko modulu aurrefabrikatu bat da

Getxoko Turismo Bulegotik gertu dagoen Ereagako txosna berriaren lanak martxoaren 1ean hasiko dira, eta, ziurrenik, hilabetea amaitu baino lehen jarriko da martxan. Getxo Kirolak-ek udalerriko enpresa bati esleitu dio bere kudeaketa, zeinak ostalaritza-zerbitzua eskaintzeaz gain, gunea dinamizatuko duen, urriaren 31ra arte, kirol-, aisialdi-, musika- eta ur-jarduerak barne harturik, udalerriko pertsonei zein bisitariei zuzenduta. Kontzesioa 2022ra arte egin da, beste denboraldi batez luzatzeko aukera izanik, eta bi luzapen arte.

Ekipamendua

Ereagako txosna berria 25 m2-ko modulu aurrefabrikatu bat da, 49 m2-ko terraza bat du, material homologatuez egina, eta zurezko diseinua du, inguruarekin bat datorrena eta eraikuntza balinesetan eta hondartzakoetan inspiratua.

Garatuko dituen instalazioak eta ekintzak ingurumenaren eta natura-guneen zentzuzko aprobetxamenduaren irizpideek zehazten dituzte, bai eta kalitate-estandarretatik eta Bandera Urdineko arau berezietatik eratorritako arauek ere. Establezimendua "Itsasertza kontserbatzeko jardunbide egokien dekalogoa" deritzon jardunbide egokien programari atxikita dago.

Eskaintza

Ostalaritza proposamenaz gain, Ereagako txosnaguneak doako edota kostu txikiko kirol jarduerak eskainiko ditu (freesbie, snorkel ekipoak, boogieak, hegatsak eta paddle taulak€), baita beste aisialdi jarduera batzuek osatutako programa ere (Paddle SUP eta Surf ikastaroak, Paddle Yoga eta Yoga Playa, Rugby Playa, Arrantza Surfcasting, Igeriketa zeharkaldia, Skyline hondarrean €).

Jarduera egiteko, aisialdiko tituludun langile elebidunak (euskaraz eta gaztelaniaz) eta goi-mailako kirol teknikariak izango dira