BILBO. Ekimenak biztenleriaren bizi-ohiturak hobetzeko asmoa dauka, baita nola konstumitu behar den azalduko du. Horrela, herritarrak kontzientziatuko dituzte elikadura arloan.

Ekimen horren bidez, elikadura osasungarri, jasangarri eta seguruaren aldeko alderdi garrantzitsuak garatzen dituzten eragile lokalen balioa nabarmendu nahi da. Alderdi horiek honako hauek dira, besteak beste: sasoiko produktuak erabiltzea, bertan ekoiztea, gertutasuna edo 0 km deritzona, dietak pertsonalizatzea, garapen gastronomiko berriak, elikadura segurua eta kalitatezkoa, hondakinen murrizketa, elikagaiak ekoizteko sistema berriak, teknologia berriak txertatzea balio-katean eta garapen jasangarriaren helburuen alde lan egitea.

Jardunbide egoki horiek Getxo Elikaren komunitatean sartutako edozein eragile lokalek bultzatutakoak izan daitezke, ostalaritzako, jatetxe-arloko eta merkataritzako ekoizpen, transformazio eta banaketa arloetakoak nahiz hezkuntza, osasun, ikerketa eta zabalkuntza arloetakoak, besteak beste.

Orain arte, Getxo Elikak tokiko bost ekimen nabarmendu ditu: dieta pertsonalizatzean arreta berezia jartzen duen Nutre-t zentroko Itxaso Marin nutrizionistarena, elikadura ekologikoa ariketa fisikoarekin eta ongizatearekin integratzeko apustua egiten duen Lamiak zentroarena, bertako produktuez egindako platerrak eskaintzen dituen Andra Mariko “Getxo Zaharra” batzokiarena, Runappetiten sareen bidez kirolarientzako errezeta osasungarriak zabaltzen dituen Imanol Loizagarena eta Artalde elkartearekin batera sukaldaritzari buruzko kalitate handiko prestakuntza eskaintzen duen Lucía Aragonésena. Euren jarduteko gaitasunari esker, tokiko ekimen horiek kontsumitzeko era berriak hartzen eta joerak aldatzen laguntzen dute, eta beraien ekintzen bidez herritarren kontzientzia eta bizi-estiloa hobetzen dituzte.

“Getxo Elika gara” proiektuak ikusgarritasuna eman nahi die ekintza horiek sustatzen ari direnei; izan ere, ekimen arduratsu baten atzean beti egon ohi da konpromiso handiko pertsona bat eta kontatzeko moduko bizi-esperientzia bat. Hala, poliki-poliki, Getxoko elikadura osasungarri, jasangarri eta seguruaren mapa osatzen joango gara.

Zuk ere elikadura osasungarriarekin eta jasangarriarekin lotutako istorioren bat baldin baduzu eta ezagutzera eman nahi baduzu, idatzi mezu bat kaixo@getxoelika.eus Helbide elektronikora edo egin ezazu www.getxoelika.eus webgunearen bitartez.