Ermua Antzokiak maiatzaren lehen aste honetan proiektatuko dituen bost filmak iragarri ditu, lau film galiar eta film nazional bat. Lehena zineklubean eskainiko da arratsaldeko 20: 30etatik aurrera eta 'Paris, 13. barrutia' izango da, Versión Original (VOS), gaztelaniazko azpitituluekin.

Drama erromantiko honek 5 izendapen izan zituen Cesar sarietan eta Sevillako jaialdian emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen. Paris, 13. barrutia, Les Olympiades auzoa. Émiliek Camille ezagutzen du, Norak erakartzen duena, eta, aldi berean, Amber bidean gurutzatzen dena. Hiru neska eta mutil bat. Lagunak dira, batzuetan maitaleak eta, askotan, biak batera.

Komertzial-atalean, larunbatean eta astelehenean, 19:30ean eta 20:30ean hurrenez hurren, 2022ko 'El mundo de ayer' filma proiektatuko dugu. Diastèmek zuzendutako drama politikoa da, Stefan Zweigen eleberrian oinarrituta dagoena. Kontatzen duenez, Elisabeth de Raincy Frantziako presidentea politika utzi baino lehen ohartzen da eskandalu batek bere oinordeko izendatuari eragingo diola eta eskuin muturreko hautagaiari garaipena emateko arriskua dagoela. Berak eta bere taldeak hiru egun dituzte historiaren ibilbidea aldatzeko.

Igandean eta asteartean, 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, Daniel Guzmanen 'Canallas' film espainiarra ikusi ahal izango dugu. Komedia honek 3 lagunen arteko topaketa kontatzen du. Joaquín, Brujo eta Luismi, auzoko hiru gizatxar, hogei urteren ondoren berriz elkartzen dira. Brujo eta Luismi ogibiderik gabe daude oraindik, baina etekinen bat edo beste dute, eta Joakin, berriz, enpresari garrantzitsu bihurtu da. Edo hori uste du berak.

Azkenik, gaztetxoentzako atalean, igandean, 17:00etan, beste zinta frantses bat ikusi ahal izango dugu: Denis Imbertek zuzenduriko 'El Secreto de Vicky'. Familiako drama bat deskribatzen du: Stéphane etxez aldatzen da bere 8 urteko alabarekin, Victoria izenekoarekin, harremana berreskuratzeko asmoz, ama hil zitzaionetik hizketa galdu baitu. Artzain batek neskari "mystère" izeneko txakurkume bat oparitzen dio. Oparitu dioten txakurrarekin, neska kanpora irekitzen hasiko da. Familia osoarentzat egokia.