- Kamioi astunen trafikoa debekatzen duen Udal agindua betearazteko helburu bakarrarekin, Abadiñoko udailtzangoak kontrol alternatiboak egin eta ipiniko ditu BI-3336 errepide zaharrean. Udal arduradunek ezagutzera eman zutenez, Abadiñoko Udalak errepide horren arduraduna eta jabea egin zen momentutik debekatu egin zuen zortzi tonatik gorako kamioien zirkulazioa errepide horretan inguruko enpresetara joatekoa ez bada. Beraz, eta araudia betetzeko eta trafikoa neurtzeko Zelaietatik Muntsaratzera bitarteko errepide-zatian egingo dituzte kontrolak.