ERMUA. Ermuak amaitutzat eman ditu 2019-2020 ikasturteko poesia-tailerrak. Aurten hamar lagun bildu dira tailerretan, eta maiatzaren 23an bildu ziren azkenengo aldiz denboraldi honetan.

Tailer hori urrian hasi zen eta joan diren hilabeteetan Javier Arnaiz eta Julio Gonzalezen poesiak landu eta errezitatu dituzte. Egile horiek ezagutzeko aukera ere izan dute, izena eman duten pertsonekin batera abenduan Lobiano Kultur Gunean egin zen errezitaldi batean parte hartu baitzuten.

Urtarriletik aurrera, Ermua Hiria Literatur Lehiaketaren hainbat ediziotan irabazle izan diren olerkien aukeraketa egin dute. Azken saioan lan horietako batzuk online errezitatu zituzten. Horrek horiek zabaltzen eta ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu du.

Alarma-egoera hasi zenetik, saioak aurrez aurrekoak izatetik bideokonferentzia bidez egitekoak izatera pasa dira, eta horrek ikaskuntza erantsia eta esperientzia berria ekarri die jardueran parte hartu duten pertsonei.

Poesia errezitatuaren tailerrean, olerkiaren esentzia edo jatorriaren bilan jarduten da, ondoren, errezitatzeko unean bizia emaz, parte-hartzaile bakoitzaren estilo pertsonal eta bakarra bilatuz. Irakurtzea eta ozen errezitatzea, partaideentzat erantsitako esperientzia izateaz gain, jendaurrean hitz egitean trebetasun edo erraztasun handiagoa lortzeko eta zuzeneko emanaldiari ekiteko aukera ere bada.

Poesia tailerrak urrian hasiko du denboraldi berri bat eta jorretan parte hartzeko eta izena emateko epea iraileko lehen astean irekiko da.