ERMUA. Ermuko irakurketa taldeak osatzen dituzten 9 eta 11 urte bitarteko gazteek amaitutzat eman dute denboraldia. Pasa den urteko irailean hasi zen esperientzia honi esker, ekimenean parte hartu dutenek arlo askotariko zortzi liburu irakurri eta partekatu dituzte guztira, liburu bana saio bakoitzeko. Alarma egoera hasi zenetik, bideokonferentziaz egiten jarraitu dira saioak. Hurrengo denboraldia irailean hasiko da.
Paperean irakurtzen duten irakurketa taldeko partaideak hileko asteazken batean batu dira. Saioak Onintze Goitiz idazleak dinamizatu ditu. Komiki, ipuin bilduma, eleberri, asmakizun liburu... denetarik irakurri dute partaideek. Azpimarragarriena, liburuek daukaten dimentsio soziala aipatzea: lagunartean (irakurketa taldeko kideak) eta etxekoen bizipena, hauen inplikazioa, sukaldeko errezetak egiterakoan, irakurgaia konpartitzerakoan... Irakurketa kluba lagunarte atsegina izan da, bakoitzak dituen ezaugarri ezberdinek elkar aberasten gaituztela ikusi dute partaideek, bakoitzaren ezberdintasunetatik elkarrekin bizipenak izateko aukera izan da. Irakurleen hitzetan azken saioak bideokonferentziaz egin izanagatik aurtengo jarduera "futurista" bukatu duten arren, oso balorazio ona egin dute.
Denboraldi honetan irakurri eta komentatu dituzten liburuak ondorengo hauek izan dira:
Fernando Morillo idazleak dinamizatutako euskarri digitaleko taldearen partaideek Liburutegiak mailegatzen dizkien tabletak erabiltzen dituzte. Hileko larunbat batean batzen dira eta irakurketak saioan bertan egiten dituzten irakurketarako erabiltzen den euskarri teknologikoaz eta ikus-entzunezko esperientziaz gozatuz. Gainera motibazioa, emozioak eta auto-estimua lantzeko joko eta ariketak lantzen dira.
Egindako saioetan zehar, liburuen garrantzia barnetik landu ahal izan dute partaideek, gailu eta aplikazio elektronikoez lagundurik, eta baita askotariko arteek eskainitako bestelako modu tradizionalekin ere (idazketa, antzezpena, jolasa, meditazioa€). Dena izan da barne-garapenaren indargarri. Liburuetako istorioen eta pertsonaien bitartez, eta jolas literarioen eta sormen sustatzaileen bidez, hezkuntza, sormena, baloreak, kooperazioa eta emozioak landu ahal izan dituzte, ondo pasatzen zuten bitartean.
IRAILEAN, DENBORALDI BERRIA
Irailean irakurketa taldeen denboraldi berria hasiko da. Interesatzekotan Liburutegitik pasa zaitezke, 943179212 telefonora deitu edo zure datuekin mezua bidali biblioteca@udalermua.net helbidera. Ekintza hauek doakoak dira eta plaza mugatuak dituzte, ondorioz, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.
Lo último |