ERMUA. Aldapakuako eta Goienkaleko lanak aurrera jarraituko due, Alkatetzaren Dekretuak bi obra publikoak beharrezkoak eta funtsezkoak direla esaten baitu.

Xedapen horrek eta bere eranskinak salbuesten dituzte "sektore publikoko obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuen esleipendun diren eta eraikinen mantentze eta segurtasunerako ezinbestekoak diren enpresetako langileak" jarduera uzteko eta baimen ordaindu berreskuragarria hartzeko betebeharretik".

Salbuespen hori aplikatuko zaien bi obrak Aldapakua baserria eraisteari eta zati batean birgaitzeari dagozkionak dira, baita Goienkaleko ezponda egonkortzeari dagozkionak ere. Horietako lehena Bilbon egoitza duen AMARBE SL enpresa ari da egiten. Bigarren kasuan, enpresa esleipenduna Lezon herrian egoitza duen TESINSA da, horren zuzendaritza fakultatiboak geologo batek daramalarik.

Aldapakua baserria eraisteko eta zati batean birgaitzeko lanak urgentziazko bidetik egiten ari dira, aurreikuspena eta hasierako proiektua aldatu ondoren, benetako egoerara egokitzeko, hainbat arazo eta karga-hormen zein egituraren egoera eskasa egiaztatu baita. Eraikina bere osotasunean behera etorri zen asmoa zati bat botatzeaeta gainerakoa mantentzea zenean, azkenean ezinezkoa izan zelarik. Zonaldea egonkortu, indart, eta frontisa ziurtatu beharrak, obra hau abiaraztera behartu du. Obra exekuzioa atzeratzeak bere segurtasunari eta obraren osotasunari eragin diezaioke, kostua ere handitzeaz gain.

Obra hori ahalik eta arrisku eta eragozpen txikienekin egiten ari da mugakideentzat eta, oro har, oinezkoentzat, bai eta bereziki Eskolabarri ikastetxeko 2 urteko ikasgelen erabiltzaileentzat ere, Alarma estatuan eskolak etenda daudelako.

Goienkaleko ezponda eusteko eta bermatzeko obra, bestalde, pertsonak eta ondasun materialak arriskuan jartzen dituzten luiziak saihesteko, gure toki-administrazioa modu subsidiarioan egiten ari den obra bat da, lursailaren jabeei hainbat errekerimendu egin eta ebazpen judizial bat jaso ondoren. 2019an, geologo batek ezponda horren arrisku-maila ebaluatu zuen, eta ondorioztatu zuen "behin lur-erauzketaren arrisku-maila definitzen duten parametroak kalkulatuta, Arrisku Ez-onargarritzat bezala". Autoreak ahalik eta azkarren neurriak hartzea gomendatzen zuen. Hori dela eta, udala hori gauzatzen ari da, eta lursailaren titulartasuna argitzen denean, dagoeneko jabeei eskatuko die horren kostua. Gainera, oso aurreratuta dago, eta epe laburrean amaituko da.