ERMUA. Koronabirusak eragiten ari den krisiaren aurrean, Ermuko Udalak hainbat neurri hartzea erabaki du. Besteak beste, urteko udal-aurrekontua 450.000 eurotan handituko du, gehien behar dutenen herriko kolektiboei laguntzeko.
Ekonomiarentzat, enpleguarentzat eta herritarrentzat lehen ondorioetako bat dira hazten jarraitzen duten aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente ugariak (ERTEak). Tresna horri heldu dioten euskal enpresak dagoeneko 10.500 baino gehiago dira, eta kaltetutako soldatapeko pertsonak ia 81.000 dira. Horien artean, ziur Ermuko bizilagunak izango ditugula.
Horregatik, erakundeak erabaki du zuzenean kudeatzen dituen tasa eta zergen kobrantza geldiaraztea eta atzeratzea urteko bigarren seihilekora arte. Gainera, ordainketa horiek zatitzeko aukera emango die aurre egiteko zailtasun gehien izan ditzaketenei. Erakundeak badaki egoerak ekonomia globalari, nazionalari, autonomikoari eta tokikoari eragingo diela, bai eta familiei ere, eta, horregatik, ez du uste komenigarria denik horien gaineko beste presio-arrazoi bat gehitzea, jada larria den egoera batean.
Atzerapen horren barruan sartzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, egutegi fiskalaren arabera hurrengo apirilaren 1etik maiatzaren 4ra bitartean borondatezko epean kobratzea aurreikusten zuena. Zerga hori udalaren titulartasunekoa da, eta zenbateko handienekoa da, bederatziehun mila eurotik gorako kopurua delako.
ATZERATZEA AURREIKUSITAKO KOBRANTZEN ETA HORIEN BALDINTZEN XEHETASUNA
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaizeko Zerga
Terrazatako aulkien eta mahaiengatiko tasa
Lo último |