ERMUA. Ermua Antzokiak Nuria Espert Romeroren ikuskizuna hartuko du ostiralean, gaueko 22:15ean. Bertan Federico García Lorcaren 'Romancero Gitano' testua antzeztuko du, Lluis Pasqualen zuzendaritzapean, eta sarrerak 15 euroan eros daitezke jada Lobiano Kulturgunean zein Kutxabanken webgunean.

Nuria Espert antzerki eta zinemako aktorea da, operetan ere aritu izan delarik. Azken urteetan zuzendari lanak ere egin ditu. Jardunean dagoen aktore handienetako bat da, oso ezaguna eta miretsia. 2016an Asturiasko Printzesaren Arteen saria jaso zuen, "interpretazioaren munduan pertsona bikain eta emankorrenetako bat izateagatik, genero eszeniko guztiak gaindituz"

IKUSKIZUNAREN SINOPSIA

Nuria Espert eta Lluis Pasqual itzuli dira Federico Garcia Lorcaren hitzetara, bien ibilbide profesionalean leku esanguratsua izan duen poeta eta antzerkigilea.

Granadako olerkariaren jaiotzaren 120. urteurrena gaindituta, binomio honek ikuskizun berri bat aurkezten du Romancero gitano obra abiapuntu harturik, Andaluziako mapa baten moduko poemario bat, non gauza erromatarrak, kristauak, arabiarrak, juduak eta ijitoak bat egiten duten. "Liburu antipintoreskoa, antifolklorikoa, antiflamenkoa", Federiko idazleak berak definitu zuen bezala antzerki emanaldi intimo honen parte izango diren iruzkinetan.

Duela 90 urte argitaratua, liburu honek bizitza eta heriotza, pasioa eta indarkeria, lurra eta zerua aipatzen dituzten irudi eta sinbolo ugari ditu… Lorcaren idazkerak bizia hartuko du Nuria Esperten ahotsaren eta presentzia eszenikoaren bidez eta Lluis Pasqualen eszenaratze txukunaren bidez,zeinak gure antzerkiko bi irudi bikainak diren.

Urritik abendura bitartean Ermuko programazio kulturalaren proposamen handienetako bat da ostiraleko hau, abenduaren 27an Sole Gimenezek eskainiko duen kontzertuarekin batera.