BILBO. Eibarko Ekingune Ekintzaileen Komunitateak egun bererako beste ekimen bat zuen aurreikusita; beraz, Ermuko ekitaldia dataz aldatzea erabaki da, bi jardueretara joateko interesa duten ekintzaileek aukera hori izan dezaten.

Topaketa horretan, inguruko enpresa eta ekintzaileak giro lasai eta desberdinean bilduko dira, eta garagarrez, lupuluz, legamiaz, urez eta zuzeneko musikaz inguratuta egongo dira, inspirazioa eta sormena indartzeko.

Networkinga 19:00etan hasiko da, eta ekintzaileak lau minutuz arituko dira mikrofono aurrean elevator pitch formatuan. Mota horretako aurkezpenak oso eraginkorrak dira bezero izan daitezkeen pertsonen arreta deitzeko mezu labur eta zuzenak sortzeko, segundo edo minutu gutxitan. Garrantzitsuak izan ohi dira, batez ere, ekintzailetza proiektuak aurkezteko. Horrela, euren produktu eta zerbitzuen abantailez konbentzitu beharko dituzte ikus-entzuleak. Jarraian, aurrez aurreko lehiaketa izango da, eta Big Data, teknologia eta berrikuntza bezalako gaien inguruan adituena nor den erakutsi beharko dute partaideek. Jardunaldian zehar, Ermuko DJ Chek musika jarriko du.

‘Dar Cera, Pulir Cera Academy’ ekimenaren lehenengo edizio honen helburua ekintzaileen artean lankidetza harremanak sortzea da euren enpresak garatu ahal izateko, eta aldi berean, Izarra Centren kokatzen diren enpresei ikusgarritasuna ematea. Topaketa horretan ekintzaileen, inguruko enpresen eta hiritarren artean harremanak sortuko dira, elkarrengandik ikasteko eta esperientzia ezberdinak partekatzeko. Azken finean, start-upei bultzada komertziala eman nahi zaie, euren artean topatzeko espazioa antolatu eta, modu informalean, interesak eta ideiak partekatu ditzaten elkarrekin negozioak sortzeko.

MIO (Make It Own), Elon, Vluber, Arima eta HG Developers herriko enpresak bertan izango dira.

Izen-ematea doakoa da, eta lotura honetan bete daiteke. Gainera, gonbidapen bakoitzarekin bi garagardo hartzeko aukera izango da.

Ekimenari buruzko informazio gehiago lortzeko, idatzi dl@udalermua.net helbide elektronikora.