BILBO. ‘Soinujolearen semea’ eta ‘Dolor y gloria’ euskaraz izango dira ikusgai Ermuan datorren asteburuan. 'Dolor y gloria’ren eta ‘Alfonbra magikoa’ren emanaldiak izango dira, erderaz. Bi aste baino ez dira falta Herriko zine programazioa denboraldia ixteko.

Lehen aukera ostegunean izanen dugu, zineklubarekin, emanaldi horretan François Ozon zuzendari frantziarraren ‘Gracias a Dios’ luzemetraia ikusi ahal izango dugu. Benetako gertakizunean oinarri duen kontakizuna da, sexu abusu kasu baten berri ematen duena. Sinopsia: Alexandre Lyonen bizi da emazte eta seme-alabekin. Kasualitatez, gaztetan eta boy scout taldeko kide zenean beraz abusatu izan zuen apaiza umeen artean eta horiengandik hurbil jarraitzen duela ezagutzen du. Hori horrela, abusatzailea baztertzeko borrokari ekingo dio François eta Emmanuel biktimekin batera. Hitzaren bidez sufrimendua leuntzeko asmoz. Nolanahi ere, salaketa ezagutzeaz bat ondorio ugari izango ditu, inor geratuz kalterik gabe. Ostegun arratseko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren emanaldiak larunbat arratseko zazpi eta erdietan hasiko ditugu; Fernando Bernuesek zuzenduriko ‘Soinujolearen semea’ tituluko lanaren proiekzioarekin. ETAren terrorismoaren inguruko drama da, Berbardo Atxagak idatzitako eleberriak oinarri duena. Sinopsia: David Imazek ihes egin behar izan zuen hirurogeita hamargarren hamarkadan, traidoretzat jo izan zutelako. Orain gaixorik eta hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joan da Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren, Frankoren diktaduraren azken urteetan. Orain, aspaldiko lagun hauek egiari aurre egin beharko diote, azken topaketa honetan. Filma larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehenen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Pedro Almodovar zuzendariaren azken lana da; Dolor y gloria’ izenburukoa. Drama bat da; zinean zineko istorioa kontatzen duena. Aktoreen artean, besteak beste; Antonio Banderas, Asier Etxeandia, Penélope Cruz, Leonardo Sbaraglia eta Julián López daude. Sinopsia: Salvador Mallo zine zuzendari ospetsu eta arrakastatsua da, gainbehera dagoena. Bere memoriak haurtzaroan eta 60. hamarkadan gurasoekin batera egondako herrira eramango du; Valentziako Paterna izenekora; han bere lehen amodioak, lehen desioa, amaren figura; adinez nagusi izanik lehenengo maitemintzea Madrilen, harreman hori bizi eta taupadaz beterik zegoen unean hautsi izanaren samina, eta abar? gogoratuko dituelarik. Ahaztezina ahazteko terapia bakarra idaztea izango da. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan.

Azkenik gazteriarentzat igandean izango dugun emanaldian ‘Alfonbra magikoa’ tituluko marrazki bizidunetako filma danimarkarra ikusi ahal izango dugu, arratsaldeko 5etatik aurrera. Hodja umea da, Pjort herrian bizi dena. Alfonbra hegalari bat hartu eta mundua ezagutzera abiatzen dena. Alfonbraren ordainetan aitonari harri bitxia bueltatu beharko dio, hori aurkitu ostean. Familia osoak batera gozatzeko lan egokia da.