Artxandan edota Errekalden udal ortu ekologiko bat eskuratu nahi dutenek maiatzaren 27ra arte egin ahal izango dute eskabidea. Gaur goizean, maiatzak 2, ireki egin da epea.

Kasu bietan, ortu horiek erabiltzeko gehieneko hiru urteko epea dagoeneko bete denez, beste pertsona batzuk landu ahal izango dituzte, eskatuz gero.

Errekaldeko ortuak Errekaldeberri-Larraskitu, Iturrigorri-Peñascal .eta Uretamendi-Betolaza Circunvalacion auzoetako bizilagunentzat dira.

Artxandako ortuetarako, berriz, Bilboko herritar guztiek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, ortuak dauden eremuetako bizilagunek izan ezik (Errekalde, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Zorrotza, azken hauetakoak laster inauguratuko baitira).

Lur-zatiaren esleipendunek urte bitan landuko dituzte ortuok, beste batez luzatzeko aukerarekin. Ortuetan lortutako produktuak norbere kontsumorako izango dira, ezin izango dizkiote beste inori saldu, horrelako ekimenetan ohi bezala. Ortu horien laborantzak elikadura osasuntsuaren garrantziaz jabetzeko ere balio du, fruta, barazki eta lekaleen kontsumoa areagotuz eta ingurumena zaintzen lagunduz.

Ortuak loteka emango dira, onuradunen arabera:

  • Auzokoen lotea
  • Auzoko luzaroko langabetuen lotea
  • Desgaitasunen bat duten pertsonen edo haien elkarteen lotea
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteen lotea

Lur-zatien erabilera doakoa izango da, baina lantzen dutenek espazio horietako mantentze-lanak egin beharko dituzte, baita dinamizazio-jardueretan parte hartu ere, ingurumenaren arloko balioak zabaltzen. Udal ortuetan lantzen diren produktuak norbere kontsumorako dira eta ezin izango dira saldu, hiri ortuen filosofiari jarraiki.

Oinarriak eta dokumentazioa Bilboko Udaleko Erregistro Orokorrean (Ernesto Erkoreka plaza, 12), barrutiko udaltegietan, hitzordua eskatuta (8:30etik 14:00etara), eta udal webgunean kontsulta daitezke.