Bilboko Plaza Biribileko Bilbao Bizkaia turismo-bulegoa hurrengo egunetan bisitatuko dutenek Basketball Champions League 2022ko talde txapeldunari emango zaion trofeoaren erreplika ikusi ahal izango dute. Trofeoa ikusgai egongo da maiatzaren 3tik 8ra bitartean, goizeko 09.00etatik 19.30era. Sarrera erabat doakoa izango da.

Basketball Champions League 2022ko Final Fouraren lehenengo finalaurrekoa ostiralean jokatuko da, maiatzak 6, Bilbao Arenan, 18:00etatik aurrera.

Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean ere.

Horrez gain, ostiralean, maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.

PARTIDAK MAIATZAREN 6AN ETA 8AN

Basketball Champions League 2022ko Bilbao Final Four finaleko lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:

Ostirala, maiatzaren 6a:

  • 1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua (CET)
  • 2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) - BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua (CET)

Igandea, maiatzaren 8a:

  • 3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua (CET)
  • Finala: 20:00, tokiko ordua (CET)

ESKURAGARRI DAUDE SARRERAK ORAINDIK

Esteka honen bitartez eskuratu daitezke sarrerak.. Era berean, parte hartzen duten taldeetako zaleek beren klubekin jar daitezke harremanetan, sarreren kuota bat esleitu zaie eta.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.