Datorren asteazkenean, apirilak 27, Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema izeneko zikloa ospatuko da Azkuna Zentroko Zinematekan.
Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin.
Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman.
Ziklo berri honetan, Zinematekak zinemagile horietako batzuen aukeraketa bat aurkezten du, eta, filmografia hasiberri batekin, beren ahalmen eta talentu guztia erakusten dute.
`Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema' zikloari hasiera emateko, Arantxa Santestebanek zuzendu eta protagonizatutako '918 gau' proiektatuko da. «Gizataldearen zentzuaren galera eta bizitza berri baten ahalegina gogorarazten duen narrazio zatikatua» da, haren hitzetan. Epaimahaiak eta publikoak saritu dute lana Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian - Punto de Vista, DocLisboa eta Torino Film Festival.
Ostegunean, apirilaren 28an, filmaren proiekzioaren ondoren, Arantxa Santesteban zuzendariarekin solasaldia izango da.
`Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema'
Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan dira.
Lo último |