Astero bezala, Bilboko Udalak kultur-programazio zabala eskainiko du astelehenetik aurrera. Arte eszenikoak, euskal folklorea, musika, literatura eta erakusketak izango dira protagonista nagusiak otsailaren 7tik 13ra bitartean.

ARTE ESZENIKOAK

Bilboko Zirkuitua barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

  • Otsailak 10, 19:00etan. Zorrotzako Udaltegia. Luciernagas Voladoras-Torre de brujas. Zer gertatuko zen baldin gu erre ordez jendearen atseginerako jarri bagintuzte? Bi ahizpa, bakoitza aita batena, aberatsen gozamenerako jartzera behartzen dituzte. Bien ama hilez gero, bakarrik geratuko dira, eta hasiko dira bizitzen eta ezagutzen zer den emetasuna, zer jeloskortasuna eta zer amodioa.

EUSKAL FOLKLOREA

Neguko Santutxu Kolorea. “Neguko Santutxu Kolorea” “Santutxu Kolorea” programaren aperitiboa da. Duela bost urtetik, Santutxun egiten da, ekainean, euskal dantzak eta folklorea sustatzeko eta balioesteko. Santutxu Gaztedi Dantzari dantza-taldearen laguntza du programa honek. Aurten, sortu zeneko 70+1. urteurrena ospatzen du.

  • Otsailak 11, 19:00etan. Santutxuko Udaltegia. "Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna" dokumentalaren proiekzioa. Jone Guenetxeak eta Carlos Iglesiak zuzendutako dokumentala. Dokumental honek hurrengo historia kontatzen du: 2018, gizon eta emakumez osatutako talde bat dantzara atera zen Iurretako Aita San Miguel plazara, jaietako egunik garrantzitsuenean. 100 urtetik gorako tradizioa hausten zen. 2019an, Urrijenan parte hartu zuen talde mistoak lehen aldiz. Iurretan, Euskadiko beste plaza garrantzitsu batzuetan bezala, gizonek protagonismo handiagoa zuten. Pixkanaka-pixkanaka, emakumeen beren lekua hartu dute plazetan. Plazan bizi diren entseguak, prestakuntzak eta emozioak dira dokumentalaren haria. Era berean, beste talde batzuetako dantzarien, ikertzaileen eta dantzarekin zerikusia duten beste persona batzuen testigantzak ere jasotzen dira.
  • Otsailak 12, 10:00 eta 12:00etan. Begoñako Udaltegia. Buruhandien haurrentzako tailerrak. “Neguko Santutxu Kolorea” programak bost urtetik gorako haurrentzako buruhandientzako bi tailer antolatu ditu. Tailerrak doan dira, leku-kopurua osatu arte, baina otsailaren 9a baino lehen eman behar da izena, gaztedi@gaztedi.net helbidera mezu bat bidalita. Bi tailer horiek Gaztedi Dantzari Taldeko kideek emango dituzte.
  • Otsailak 13, 12:00etan. Kalejira Santutxutik. “Neguko Santutxu Kolorea” kalejira batekin bukatuko da. Santutxuko kaleetatik eramango dute kalejira hau Mairuek Gaztediko Erraldoiek, eta bezperako tailerrean egindako buruhandiak ere parte hartzeko gonbidapena dute. Kalejira 12:00etan hasiko da Karmelo plazan.

ERAKUSKETAK

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu aste osoan:

  • Begoñako Udaltegia - Beart Elkartea - Margoa. 25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.
  • La Bolsako Udalegia - Ana Isabel Portillo - Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color - Margoa. Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.
  • Abandoko Udaltegia - Marta García Suso - Redescubrimientos - Argazkingintza. Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”
  • Castañoseko Udaltegia - José Paredes Matías - Lorratzak / Huellas - Margoa. Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin.
  • San Frantziskoko Udaltegia - Javier Lesaka - Margoa. “Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.

LITERATURA

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzordua izanen du aste honetan:

  • Otsailak 8, 19:00etan: “Gaurkotasunarekiko topaketak” zikloaren hitzordu berria. Gaurkoan, “Fortaleza Europa: crisis migratorias en nuestro continente” izenburua izango du, eta bertan Ane Irazabal kazetariak eta Dani Álvarez eta Mikel Reparaz izango dira.

MUSIKA

Bilbao Distrito Jazz. Programa hau Bilbaina Jazz Club-en laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzo ezberdinetara hurbilduko ditu kontzertuak, genero horretan erreferentzia diren artistekin. Sarrerak esteka honetan daude salgai.

  • Otsailak 11, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. Eddie Mejía Quartet - Tenorism. Tenorism Daniel Torres eta Enrique Oliver saxofonistak buru dituen taldea da. Beren errepertorioak jazz tradizionalaren, jazz modalaren eta musika garaikideagoaren eragina duten jatorrizko konposizioak ditu. Boskoteko kideak estatuko jazz musikan ospetsuenetakoak dira.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Bilboko Udalak barrualdeetan antolatzen dituen jarduera guztietan edukiera % 60koa izango da, eta musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da ekitaldi guztietan.

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokituko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.