Itziar Urtasun, Guatemalatik:"Bereziki gaude pozik ikustaldi honekin"

12.01.2022 | 15:43
Itziar Urtasun, Guatemalatik:"Bereziki gaude pozik ikustaldi honekin"

"Bereziki ilusionatuta gaude Bilbora hainbat helburu beteta itzultzea espero dugun bisita honekin. Horien artean, Guatemalaren egungo egoera bertatik bertara ezagutzea ", adierazi du Guatemalatik Itziar Urtasunek. Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia Bilboko Udalaren ordezkaritzako kide da, eta Euskal Autonomia Erkidegora joan da "etorkizunean elkarlan posibleak ezartzeko eta Bilboko Udalak herrialde horretan laguntzen dituen proiektuen jarraipena egiteko".

Igande honetatik aurrera San Lucas de Toliman eta San Lucas Sacatepéquez hiriak bisitatu dituzte, eta udal administrazioak diruz lagundutako genero-indarkeriarekin eta emakumeen ahalduntzearekin lotutako proiektuak ezagutu ahal izan dituzte.

Guatemalara, Erdialdeko Amerikako herrialde horretara, bideratu du Bilboko Udalak urteetan bere lankidetza-lanaren zati handi bat. Iragan ekitaldian, diruz lagundu ditu berdintasunaren aldeko bi proiektu handi eta genero-indarkeriaren kontrako zenbait programa. Izan ere, joan den astelehenean (hilak 10) abiatutako bidaia-agendako proiekturik nabarmenenetako bat da Solola departamenduko San Lucas Tolimán eta Santiago Atitlán herrietan indarkeria matxistatik bizirik iraun duten emakumeak gizarteratzeko tokiko sareek daramatena, zeinaren ardura Solidaridad Internacional izeneko entitateak baitarama, eta zeinak 70.000 euro jaso baititu Bilboko Udalak emanda.

Proiektua gauzatzen ari da, eta xedea du indarkeria matxistatik bizirik iraun duten emakumeei (AMLUDI zerbitzuak artatzen ditu) arreta integrala ematea, eta, horretarako, gizarteratzeko eta beren oneratzeko plan banakakoak egikaritzea erakunde publikoen, enpresen eta tokiko erakundeen sare baten bidez, zeina emakumeak gizarteratzeko eta haiei ahalduntze ekonomikoa eskaintzeko eratu baitzuten.

2018an, Bilboko Udalak bere babesa eskaini zion AMLUDI-ri, indarkeria matxistatik bizirik iraun zuten emakumeentzat alternatiba produktiboak sustatzeko, honako proiektu honekin: "Indarkeriatik bizirik iraun duten emakumeak, ahalduntze ekonomikoaren eta ingurumen-jasangarritasunaren alde San Lucas Tolimán-en (Sololá)". Horri esker, hondakin solidoak bildu eta saltzeko hiru zentro jarri ziren abian, bizirik iraun zuten emakumeen hiru taldek kudeatuak. Proiektuaren bidez, emakumeen negozioaren errentagarritasuna hobetzen da, eta dagoeneko indarkeria matxistatik bizirik iraun duten emakumeentzako gizarteratze aukera bat bihurturik dago, emakumeen gizarteratzea eta beren oneratzea eragiten duten plan banakakoen bidez eskainita.

Era berean, Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotzia San Lucas Tolima herriko alkate Johnathan Lópezekin egon da.

ATZO, MARTITZENA, ELKARRETARATZE FEMINISTA EGITEKO EGUNA

Atzo, martitzena (urtarrilak 11) San Lucas Sacatepéquez herrian (Sacatepéquez departamentuan) izan zen ordezkaritza, ikustaldia egiten, eta ia egun osoan, Elkarretaratze Feministan ibili ziren, eta, han, Amaia Domingo Berdintasun Saileko zuzendariak mahai-inguru batean parte hartu zuen, "Emakumea eta Indarkeria" gaiaren inguruan, lan-mahai batean eta talde-gogoeta batean aritu zelarik.

Bilbotik joandako ordezkaritza horrek bertatik bertara ezagutu du berdintasunaren aldeko borrokan eta giza eskubideak defendatzen ari diren emakumeak eta tokiko erakundeak indartzea eta antolatzea xede duen proiektua, OSCARTE-Karmeldarrak entitateak daramana, Udalak emanik 70.000 euroko dirulaguntza jasota.

Proiektua egikaritzen ari da, sektore arteko ikuspegi bat baliatuz, komunitatearen garapen beregain eta integrala sustatzea du xede, 2030 Agendarekin bat eginez, eta koedukazioaren bidez, betiere. Horretarako, arreta jartzen zaio emakumeen ahalduntzea eragiteari, gizonezkoen erantzukizun aktiboari eta San Lucasen desberdintasuna eragiten duten jokabideak aldatzeari. Hamazazpi jardueraren bidez, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerantz egin gura dugu, tokiko erakundeekin komunitate-lana indartuz, eta prebentzioa eta arrisku-egoeran dauden emakumeentzako arreta landuz (emakume horietako gehienak indigenak dira eta bizitzako uneren batean indarkeria pairatu dute).

"Udalaren berdintasun arloko estrategia eta politiken berri eman dugu, ezagutzera emanez zer lan egiten dugun indarkeria matxista saihesteko eta ezabatzeko. Era berean, Guatemalan emakumeen ahalduntzea eragitearekin eta genero-indarkeria ezabatzearekin zerikusia duten esperientzien berri izan dugu. Horrez gain, aukera izan dugu Bilbotarron elkartasunaren onura jaso dezaketen entitateekin eta pertsonekin egoteko", azaldu dute

 
noticias de deia