Astearte honetan hasita eta hurrengo bi egunetan (azaroaren 9tik 11ra bitartean), Bilboko Udalak joan den ostiralean sail bakoitzerako aurreikusitako 2022ko aurrekontu-partidak ezagutzera emateko agerraldiak egingo ditu.

Batzordeetako lehenengoan Marta Ajuria Ogasuneko zinegotzia egongo da. Hamarretatik aurrera bere proiektua azalduko du. Guztira 633.150.000 euro dira (2021ean baino % 8,1 gehiago), eta gero bere saileko kopuruak xehatuko ditu. Gero, zinegotzi hauen agerraldiak egingo dira: Amaia Arregi, Herritarren Segurtasuna (10:50); Itxaso Erroteta, Gazteria eta Kirolak (11:40); Juan Ibarretxe eta Iñigo Zubizarreta, Gizarte Ekintza (12:30), eta Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza (13:20).

Asteazkenean, honako agerraldiak egingo dira: Koldo Narbaiza, Euskara eta Hezkuntza (10:00); Nekane Alonso, Berdintasuna (10:35); Asier Abaunza, Obrak, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoak (11:10); Xabier Ochandiano, Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegua (12:00) eta Itziar Urtasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak.

Ostegunean, batzordeen azken egunean, zinegotzi hauen txanda izango da: Alfonso Gil eta Alvaro Perez, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko aurrekontu-partidak azaltzeko (9:00); Yolanda Díez, Osasuna eta Kontsumoa (9:50); Jon Bilbao, Etxebizitza (10:25); Nora Abete, Hiri Berroneratzea (11:00); Oihane Agirregoitia, Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaiak (11:35) eta Kepa Odriozola, Zerbitzuak eta Bizi Kalitatea.

AURREKONTUAK, SAILEN ARABERA

  • Zerbitzuak eta Bizi Kalitatea: 94.796.70 €
  • Mugikortasuna eta Jasangarritasuna: 68.015.700 €
  • Obrak, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoak: 59.205.300 €
  • Ogasuna: 55.446.400 €
  • Gizarte Ekintza: 42.309.000 €
  • Kultura eta Gobernantza: 38.399.900 €
  • Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua: 27.833.000 €
  • Gazteria eta Kirola: 15.955.700 €
  • Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaiak: 14.689.300 €
  • Obrak eta Zerbitzuak - Barrutiak: 10.538.000 €
  • Euskara eta Hezkuntza: 10.185.600 €
  • Herritarren Segurtasuna: 7.942.400 €
  • Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak: 6.585.400 €
  • Osasuna eta Kontsumoa: 4.404.500 €
  • Hiri Berroneratzea: 3.387.000
  • Berdintasuna: 1.133.100€
  • Etxebizitza: 40.000€

Batzordeak amaituta, zuzenketak egingo dira. Zuzenketak aurrekontu proiektua onartzeko aparteko osoko bilkuran eztabaidatuko dira (azaroaren 29an). Aurrekontuen proiektua behin betiko onartzeko beste osoko bilkura bat egingo da, abenduaren 30ean. Abenduaren 31n Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira aurrekontuak.