Duela bi urte Bilboko Udaltzaingoak salaketak komisariatik kanpo jartzeko aukera jarri zuen martxan. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, aldi horretan 4.200 salaketa jarri dira mekanismo horren bidez. Horrela, agenteek biktimak artatu ahal izango dituzte delitua gertatu den leku berean.

Ordutik gaur arte, Bilboko Udaltzaingoak 4.282 salaketa jaso ditu bide horretatik.

Hauek dira komisariatik kanpo salatu daitezkeen delituak:

Delitu arinak: ebasketak edo kalteak.

Delitu arinak: dendetan ebasketak edo lapurretak egitea edo kalteak eragitea.

Egile ezezagunek egindako delituak.

Beste alde batetik, bide hau erabilita salaketa jarri ahal izateko baldintza bakarra da salaketa-egilea adinez nagusia izatea.

Neurri hori urriaren 7an jarri zen abian eta egun horrexetan, 12:30ak inguruan, jaso zen lehenengo salaketa. Zehatz esateko, 71 urteko turista batek -Estatu Batuetako pasaportea zeukan- jarri zuen salaketa, telefono mugikorra ostu ziotelako.

JARDUTEKO PROZEDURA

Komisariatik kanpoko salaketa jartzeko, aukera bi daude:

Kalean, inguruan dagoen udaltzain bati eskatuta, edota 092 zenbakira deituta.

Polizia-egoitza batera joanda, betiere Polizia Judizialaren Ikuskaritzarik ez badauka edota une horretan erabilgarri ez badago.

Bilboko Udaltzaingoak azpimarratu du garrantzitsua dela salaketa jartzea beti eta edozein delituren aurrean, eta, neurri honekin, herritarrei salaketa jartzeko aukera ematen zaie, gertuko polizia -auzokideengandik, merkatariengandik eta bisitariengandik gero eta hurbilago dagoena- bihurtzeko helburuaren barruan.