Gaur arratsaldean, hilak 10, Bilboko Udal Musika Bandak hasiera emango dio denboraldi berriari 'Gertuko musika' izeneko eta Pascual-Vilaplanak zuzendutako kontzertuarekin.

Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Ana Madariaga Bilbao Musikako zuzendari gerenteak, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko udal musika Bandako zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak, gaur goizean aurkeztu dituzte musika Bandak 2021-2022 denboraldi berrian eskainiko dituzten kontzertu-programari buruzko xehetasun guztiak.

José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoaren zazpigarren denboraldia da aurtengoa, eta hiriko bost agertokitan garatuko da: Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioa eta Enkarnazio elizan.

Guztira, 16 kontzertu izango dira eta bere errepertorioan 85 izenburu ezberdin baino gehiago nabarmentzen dira, tartean Jesús Santandreuk, Juanma Beguiristainek eta Andrés Álvarezek idatzitako partituren hiru estreinaldi.

Beste urte batez, Musikenerekin sinatutako lankidetza-hitzarmena kontzertu baten bidez islatuko da, zeinetan Bilboko udal Bandak Euskal Herriko Goi-Mailako musika ikastegiko ikasleak izango dituen lagun.

AZKUNA ZENTROA

Azkuna Zentroko Kulturen Atarian hasiko da 2021-2022 denboraldia. Gaur, irailak 10, 19:00etatik aurrera. "Antzerkitik gertu" lelopean eta José Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean, Bandak Miren de Miguel soprano bilbotarra izango du lagun. Ikus-entzuleek opera eta musikal zatiz osatutako errepertorioa izango dute Bizet, Puccini, Sparke, Schöenberg, Barnes Chance eta Ulvaeus eta Anderssonen doinuekin.

Irailaren 24an, ostirala, taldea Azkuna Zentrora itzuliko da "Bestenaren hurbiltasuna" kontzertuarekin. Oraingoan, Bandak Francisco A. Soler Compañ izango du zuzendari, 2020an Bilbao Musikak antolatutako orkestra zuzendaritzari buruzko V. Topaketen irabazlea, zeinetan kontzertu hau zuzentzea izan zen saria. Talde bilbotarrak Alfred Reeden 'A Curtain Up!', Johannes Sterten 'Wer ist Elise?', Philip Saparken 'Barn dance and Cowboy Hymn', Yasuhide Itoren 'Taiwanese Posy', Percy A. Graingerren 'Molly on the Shore', Carlos Suriñachen 'Ritmo Jondo' eta Martin Ellerbyren 'Malcom Arnold Variations' joko ditu.

EUSKALDUNA JAUREGIA

Urrian, Bilboko udal musika Banda bere ohiko eszenatokietako batera itzuliko da: Euskalduna Jauregiko Auditoriumera. Kontzertuak igandeetan izango dira 12:00etan; Gabonetakoa izan ezik, abenduaren 22an, asteazkenean, izango baita 19:00etan.

Urriaren 10ean, igandean, izango da Euskalduna Jauregiko lehen hitzordua. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak zuzendutako "Hurbileko erretratuak" izango da kontzertua eta Pacho Flores tronpeta-jotzaile venezuelarra izango dute lagun. Silvestre Revueltasen 'Sensemayá', Arturo Márquezen 'Concierto para Trompeta', Arturo Sandovalen 'Concierto para Trompeta' eta Jose Pablo Moncayoren 'Huapango' lanekin gozatzeko aukera izango dute entzuleek.

Urriaren 24an, Banda agertoki berera itzuliko da, "Euskaditik" emanaldiarekin publikoa gozarazteko. Oraingoan, Pascual-Vilaplanak Iñaki Urkizu bandako zuzendariordeari emango dio bere batutaren ardura. Jose Franco Ribateren 'Euzko Gogua' obertura, Jose Mª Gonzalez Bastidaren 'Etzia-Larre. El crepúsculo de los Brujos', Jose Mª Usandizagaren 'Mendi-Mendiyan' preludioa, 'Dantzari-Dantza. Homenaje a Victor Olaeta' Iñaki Urkizu beraren moldaketekin eta Jesus Arambarriren 'Aiko Maiko' Balletaren hautaketa barne hartuko ditu errepertorioak.

Bandak azaroaren 7an jarraituko du bere kontzertu zikloa "Hurbileko ahotsak" saioarekin. Pascual Vilaplanak Bandaren zuzendaritza hartuko du berriro Jordi Ripoll Bandako fagot bakarlariarekin eta Enrique Azurzak zuzendutako Bilboko Koral Elkartearekin batera. Saioan, William Francis McBethen 'Masque op.441', Maxime Gouleten 'A Bassoon Circus', J. Vicent Egearen 'Tempus Vernum' eta John Rutterren 'Gloria' interpretatuko dituzte.

Azaroaren 21ean, "Hurbileko munduak" izenburupean, Martin Baeza Rubio zuzendari gonbidatuak zuzenduko du Banda. Jesus Guridi, Giuseppe Verdi, Joaquín Turina, Pietro Mascagni, Richard Wagner eta Manuel de Falla musikari handien lanak izango dira entzungai, besteak beste.

Emanaldi horren ostean, abenduan jada, Bilboko taldeak eszenatokia aldatuko du, eta abenduaren 3an, ostirala, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan izango da, "Hurbileko bideak" kontzertua eskaintzeko. Emanaldian, Paul Hindemith, Jan Haderman, Jean François Michel, Gregory Fritze musikarien lanak eta Juanma Beguiristainen ('Gernika suzko euripean') estreinaldia izango dira entzungai.

Gabonen aurretik, abenduaren 22an, asteazkena, Bandak, berriro ere Euskalduna Jauregiko Auditorioan, Gabonetako kontzertu berezia eskainiko du ("Gabonak hurbil") Bilbao Musikako haur eta gazte Abesbatzekin, Bilboko Udal Txistulari bandarekin eta Gorka Hermosa Urretxuko akordeoi-jolearekin batera. Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduta, publikoak Gorka Hermosaren 'Neotango', Gregory Fritzeren 'Euskal dantzak" obraren 'Botxoa', Oscar Navarroren 'Sueños de Sal', 'Eperra' kanta herrikoia Iñaki Urkizuren moldaketekin eta Toshio Mashimaren 'Dream in the Silent Night' abestiekin gozatzeko aukera izango du.

2022ko lehen kontzertua, "Etorkizun hurbila", urtarrilaren 23an izango da Euskalduna Jauregian. Oraingoan Bandak Ernesto Aurignac saxo altua, Moises P. Sanchez piano-jotzailea, Toño Miguel kontrabaxua eta Ramon Prats bateria izango ditu lagun. Eta beste behin, zuzendari titularrak Ernesto Aurignacen 'The Music of the Future' jazz laukote eta Bandarentzako obra zuzenduko du.

Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloak otsailaren 6an jarraituko du, "Hurbilekoak urrutitik" saioarekin. Gainera luxuzko gonbidatu batek. Jon Malaxetxebarriak, zuzendari gernikarrak, gidatuko du taldea, eta Charles Ives, Robert Russell, Luis Serrano Alarcón, Percy Aldridge Grainger eta Boris Kozhevnikoven lanak izango dira entzungai.

Hilabetea amaitzeko, otsailaren 20an, Bandak eta Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendariak Elsa Roch korno ingelesa, Carlos Roch tronpeta, Jose Vicente Pla klarinetea eta Euskadiko Musikari Gazteen XIV.Lehiaketan sarituak izango dituzte lagun. "Hurbileko glosak" izenburupean, John Zdechlik, Jesús Santandreu eta Amando Blanquer musikarien lanak entzungo dira kontzertuan. Gainera, bertaratutakoek Santandreuren 'Consonancias. Concierto para doble lengüeta y válvulas' estreinaldia entzun ahal izango dute.

Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa martxoaren 13an, igandean, amaituko da, "Oroitzapenak hurbiletik" emanaldiarekin. Denboraldiko emanaldirik berezienetako bat izango da, izan ere, enklabe horretan azkena izateaz gain, Bandak eta Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendariak Mikel N'Dong piano-jotzailea eta Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleak izango dituzte lagun. Iñaki Carcavilla, Mikel N'Dong, Ramón Ramos eta Igor Stravinskyren lanak izango dira entzungai kontzertu honetan.

ARRIAGA ANTZOKIA, ENKARNAZIO ELIZA ETA JUAN CRISÓSTOMO ARRIAGA KONTSERBATORIOA

Euskalduna Jauregiko kontzertuen zikloaren ostean, Bandak eszenatokia aldatuko du berriro eta Enkarnazio elizara joango da, martxoaren 25ean, ostirala, "Gogoetarako musika" saioarekin. Oraingo honetan Iñaki Urkizu zuzendariordeak zuzendutako Bandak Johan Sebastian Bachen 'Bist du bei mir' W. Hautvasten moldaketekin, James Barnesen 'Yorshire Ballad', Chang Su Kohen 'Lament', Tomas Aragües Bernaden 'Suite Clásica', Tomas Bretonen 'En la Alhambra', Gabriel Faureren 'Pavane', Pablo Sorozabalen 'Gernika' Urkizu beraren moldaketekin eta Patrick Doylen 'Non nobis domine' P. Kingen moldaketekin interpretatuko ditu.

Bandak Arriaga Antzokian jarraituko du bere emanaldiekin. Apirilaren 10ean, igandea, Bandako 45 musikari baino gehiagok, Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, Laiene Alcalá sopranoaren eta Leioa Kantika Koralaren (Basilio Astulezek zuzendua) laguntza izango dute, eta lan handiak joko dituzte, hala nola Vincent Oerseichettiren 'Symp- Nr. 6 op. 69', Ruper Lekueren 'Lainoak' eta 'Inurripilo korapilatua', Francisco Ibañez Irribarriaren 'Juegos de Otoño' eta J. Vicent Egearen 'Como niños'.

Azkenik, denboraldiari amaiera emateko, apirilaren 28an, ostirala, Banda Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatoriora itzuliko da, "Kulturak hurbiltasunetik" emanaldiarekin. Kontzertu honetan, Pascual-Vilaplanak Miguel Arbelaiz tronboi jotzailearen laguntza izango du. José Serranoren 'El Miserere de la Montaña', Norman Dello Joioren 'Scenes from 'The Louvre', Toshio Mashimaren 'Mont Fuji' eta Andrés Álvarezen 'Eguzkilore' lanaren estreinaldia izango dira, besteak beste.

ZUZENDARITZA OSKESTRALAREN INGURUKO TOPAKETAK

Orkestra-zuzendaritzari buruzko VI. topaketen barruan, Bilboko taldeak azken kontzertua eskainiko du urtarrilaren 14an, ostiralean, Bilboko J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari gisa arituko da eta Douglas Bostock, irakasle gonbidatu gisa. Amaiera kontzertuan Dietrich Bruxtehude, Tetsunosuke Kushida, Andrés Valero, Guy Woolfenden eta Alfred Reeden lanak izango dira entzungai.

NAZIOARTEKO ETA BERTAKO LANKIDETZAK

Denboraldi honetan ikusleek izango dituzten nazioarteko figuren artean, lehen esan bezala, Douglas Bostock zuzendari ingelesa nabarmentzen da, Orkestra Zuzendaritzari buruzko VI.Topaketetan irakasle gonbidatu gisa parte hartuko duena.

Gainera, Bandak Martin Baeza Rubio eta Jon Malexetxebarria, zuzendari gazteak baina ospetsuak, gonbidatuak izango ditu. Gonbidatu bakarlarien artean Miren de Miguel eta Laiene Alcalá sopranoak, Pacho Flores tronpeta jotzailea, Ernesto Aurignac saxo jotzailea, Moisés P. Sánchez eta Mikel N'Dong pianistak, Toño Miguel kontrabaxu jotzailea, Ramón Prats bateria jotzailea, Miguel Arbelaiz tronboi jotzailea eta Gorka Hermosa akordeoi jotzailea daude.

Gainera, eta ohi bezala, denboraldian zehar bakarlari gisa arituko dira udal Bandako hainbat irakasle. Jordi Ripoll fagot bakarlaria izango da horietako bat; baita Elsa Roch oboe-korno ingeleseko bakarlaria, Carlos Roch tronpeta-jotzailea, José Vicente Pla klarinete-jotzailea eta Euskadiko Musikari Gazteen XIV.Lehiaketaren sarituak ere.

Aurten ere, Bandak Bilboko Koral Elkartearekin partekatuko du agertokia, azaroaren 7an "Hurbileko ahotsak" kontzertuan, baita Leioa Kantika Korala abesbatzarekin eta Bilbao Musikako Abesbatzekin ere.