#Udakaleanek sorpresaz betetako abuztua agintzen du. Besteak beste, hilaren lehen astetik kontzertuak itzuliko dira Abandoibarrara. Abuztuaren 2tik 8ra bitarteko egitaraua batez ere musikaz beteta etorriko da, komertzialaz eta bestelako estilotakoaz, , jende guztiak hiriko udako erritmoaz gozatzeko aukera izan dezan.

#UDAKALEANek Capitán Elefante eta Urtz ekarri ditu lehen ilarara, abuztuaren 2an eta 5ean, 19:00etan, Abandoibarran; Bilbao Musika, hilaren 4an eta 6an, 19:00etan, Areatzako Kioskoan; Maribel Salasen eta Gemma Martinezen umorea, hilaren 4an, 19:00etan, Abandoibarran; umeei eta familiei zuzendutako tailerrak eta antzerkia Gas Plazan eta Euskal Museoan€ datorren asterako kultur aisialdirako proposamen sorta zabalaren barruan. Eta kirola ere ez da faltako.

"Bilbao Magazine" ikuskizun antzeztua ere datorren astean izango da, abuztuak 2, 3, 4 eta 5, Karmelo Plazan, San Nikolas Plazatxoan, Indautxu Plazan eta Sabino Aranako Parkean (Gai Sukoien Eraikinaren aurrean), 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean, Unai Izquierdo aktore, antzerkigile eta kazetariaren eskutik, herritarrei kalean bertan informazioa emateko eta entretenitzeko.

Kalean egiten diren proposamenetarako esteka honetan eskuragarri dauden gonbidapenetako bat beharko da. Pertsona bakoitzak bi eserleku erreserbatu ahal izango ditu gehienez, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago arte izango dute balioa; Erreserba duten pertsonak ordu erdi lehenagotik sartu ahal izango dira esparrura. Antolakuntzak pertsona bakoitza egokitu eta bere eserlekua zehaztuko du.

ABUZTUAREN 2TIK 8RA BITARTEKO KULTUR PROGRAMAZIOA

ABANDOIBARRA

Abandoibarran egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 2, 19:00etan. Kontzertua, Capitán Elefante. Bilboko banda bueltan da. Capitán Elefante bueltan da bere elektrokonfort soinurik gordin eta zuzenenaren beste entrega batekin. Chromaticity Studioetan Pedro J. Mongek zuzendutako lanak nortasun handiko talde baten goranzko ibilbidea berresten du.
  • ABUZTUAK 4, 19:00etan. Maribel Salasen eta Gemma Martinezen bakarrizketak.
  • ABUZTUAK 5, 19:00etan. Urtz. Orain, Xabier Camarero, taldeko abeslari eta liderra, talde berri batez inguratu da "Zabaldu ateak" zortzigarren diskoari forma emateko. Urtz 1988an sortu zen Pasaian, eta heavy, rock eta pop estiloen nahasketari esker, arrakasta handia lortu zuen. Arrakasta horrek bizirik jarraitzen du, eta Abandoibarrako eszenatokian egiaztatu ahal izango da.

GAS PLAZA

Gas plazan egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 3 . 10:30ean. "Danok gara ezberdin" tailerra. Umeentzako programazioaren barruan, goizean zehar "Danok gara ezberdin" tailerra egingo da, aniztasun funtzionalarekiko sentsibilizazio jarduera. Hiru tailer hartzen ditu: gurpil-aulkia, ikusmena eta marrazketa. Horietan, umeek ikuspegi enpatikoagoa landuko dute.
  • ABUZTUAK 3. 19:00etan. "Piztu! EmakumeON energIa" kale antzerkia. Arratsaldean, antzerkiak kalea hartuko du berriro, ustezko zientzia-kongresu zoro eta dibertigarri batekin, eta bi aktore izango dira dena hankaz gora jarriko dutenak. Emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dute, Marie Curie ardatz eta gidari hartuta, emakumeek zientzian duten benetako garrantzia erakutsiko dute eta hainbat esperimentu ere egingo dituzte.

EUSKAL MUSEOA

Euskal Museoan egiten diren jarduera guztietarako, www.bilbaokultura.eus webgunean eskuratu daitekeen gonbidapena behar da.

  • ABUZTUAK 5, 12:00etan. "Egizu zeure Erraldoia" tailerra. Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik, abuztuaren 5ean, 12:00etan, "Egizu zure Erraldoia" tailerrarekin hitzordua dute txikienek. Espazio honetan, umeek Erraldoien txotxongilo moduko bat egin ahal izango dute.
  • ABUZTUAK 6, 11:30ean. "Ondalan" tailerra. Abuztuaren 13rako, 11:30ean, Erraldoien Ondalan Konpartsak proposatutako tailerrean umeek eta senideek Erraldoiak dantzarazten ikasteko aukera izango dute.

AREATZAKO KIOSKOA

Abuztuaren 4an eta 6an, 19:00etan, Bilboko Udal Banda arituko da, askotariko errepertorio heterogeneoak interpretatuz, eta tarte hori programazioaren ezinbesteko arratsalde musikal bihurtuko da.

HERRI KIROLAK

PENTATLOI MISTO ERAKUSTALDIA. Abuztuaren 5ean, ostegunean, 12:00etan, Abandoibarran:

  • Harri-jasotzea
  • Giza proba
  • Aizkora
  • Txinga

Erakustaldia egingo duten kirolariak: Uxue Ansorregi - Mikel Agirre; Garazi Arruti - Beñat Amade; Lucia Orbe - Unai Ardeo, eta Karmele Gisasola - Ioritz Gisasola