Udako solstizioa iristearekin batera, Bilboko Udal Musika Bandak udaberriko denboraldiari amaiera emango dio bihar, osteguna, ekainak 24, San Joan egunean.

J. Rafael Pascual-Vilaplana Bandako zuzendari titularraren zuzendaritzapean, taldeak mitologiaren eta tradizioaren arteko hainbat dantza musika ekarriko dizkigun abestien aukeraketa bat interpretatuko du. Kontzertua, udaberriko ziklo honetako guztiak bezala, Areatzako Kioskoan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Kontzertua Pelayo Marinen Abestuten eta Dantzatzen euskal rapsodiarekin hasiko da. Ondoren, Areatzako Kioskoan elkartuko diren melomanoek Ruper Lekue Bernaolaren Akelarre suitea eta Luis Torregrosaren Les Fogueres de Sant Joan eta Alacanteko Ferrán Campos Valdés egile gazte eta sarituaren Santjoaneries pasodobleak entzuteko aukera izango dute.

Emanaldiari amaiera borobila emateko xedearekin, Udal Txistulari Banda eta Oinkari Dantza Taldea batuko dira Jose Antonio Erauskinen Mendirik Mendi, Domingo Egileorren Garbiñe eta Koikille eta San Juan Zortziko herrikoia interpretatzeko.

Aurreko 6 kontzertuetan bezala, biharko ikuskizunak ere COVID-aren aurkako protokolo berezi bat izango du, osasun-agintariek ezarritako araudia betetzen duena eta artisten, ikusleen eta teknikarien segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak jasotzen dituena: kioskoa eta haren ingurua mugatuta egongo dira, maskararen erabilera nahitaezkoa izango da, aulkiak ezarritako segurtasun-distantziara egongo dira eta ezingo dira lekuz mugitu. Era berean, jendearentzako osasun-jarraibideak jasotzen dituen kartel bat jarriko da, eta aulkiak, instalazioak eta gainerako elementuak jarduketa hasi aurretik desinfektatuko dira.

Hurrengo emanaldia abuztuan izango da. Ordurako bandak sei saio prestatu ditu Areatzako Kioskoan, 19:00etatik aurrera eskainiko direnak. Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu Kerejeta zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio hauen zuzendaritzan. Honela, Jose R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 13, 18 eta 20) eta Iñaki Urkizu (abuztuak 4, 6 eta 11) zuzendarien gidaritzapean, Areatzara hurbiltzen diren bilbotarrek errepertorio ezberdin eta heterogeneoekin gozatu ahal izango dute.

Bestalde, Bilboko Txistulari bandak bere hurrengo kontzertua Zumaiako Udal bandarekin batera eskainiko du Zumaiako Areto Nagusian igandean, ekainaren 27an, 13:00etan. Hilabete geroago, Txistulari bandak bere jarduerari ekingo dio abuzturako programatu dituen zortzi musika hitzorduekin.

Guztiak 12:00etan hasiko dira, asteazkenetakoak izan ezik (hauek 18:00etatik aurrera) eta hurrengoak izango dira kokalekuak: abuztuaren 10ean, asteartea, Indautxu Plazan; abuztuaren 12an, osteguna, Diputazio kalean; abuztuaren 13an, ostirala, Plaza Berrian; abuztuaren 17an, asteartea, Ertzilla kalean; abuztuaren 19an, osteguna, Unamuno Plazan; eta abuztuaren 20an, ostirala, Plaza Barrian. Abuztuaren 11 eta 18ko bi hitzorduak Areatzan izango dira 18:00etatik aurrera.