Ostiral honetan goizean, ekainak 18, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun saileko alkateorde eta zinegotzi ordezkari Alfonso Gilek Bizkaiko Elkarte Artistikoaren Urrezko Domina jaso egin du Club Deportivo Bilbaon egindako ekitaldi batean. Mikel Bilbao txistulariak musika jarri dio ekitaldiari.

Domina 1945eko maiatzaren 9an eratu zen eta Bizkaian artea eta kultura sustatzea helburu duen elkarte horri urte guzti hauetan emandako laguntza iraunkorragatik eman diote.

Elkarteari eskerrak eman ostean, Alfonso Gilek "kulturarekiko konpromisoa berritzeko eta hiri honetan atsedenik gabe lanean ari diren pertsona guztiei babesa emateko" asmoa agertu du, "baita bizi izan ditugun egoera zailetan ere, kultura Bilboko hiri zoragarri honen bereizgarrietako bat izaten jarraitzeagatik eta zabaltzeagatik".

Bilbo beti izan da nazioarteko erreferente kulturala, "eta hori galdu ezin dugun zerbait da", gogorarazi du.

"Mundu osoa Bilbo handiago bat da, esaten zuen Miguel de Unamuno gure artista unibertsalenetako batek, eta zuek, bera bezala, azken 75 urteetan horrela izaten jarrai dezan lan egin duzue. Eskerrik asko, artean eta kulturan sinesten duten bilbotar guztien izenean", esan du Alfonso Gilek, domina emateko ekitaldian korporazioko beste kide batzuekin batera egon ostean.

Aintzatespena Bizkaiko Elkarte Artistikoaren 75. urteurrenaren ospakizunaren amaiera-galaren aurretik egin da. Bertan, bere urteurrenaren harira argitaratutako antologiatik aukeratutako poemekin errezitaldia eskaini da.