BILBO. Datorren asteburuan, hau da, maiatzaren 6tik 8ra bitartean, Zorrotzako auzoak 'Clown Zorrotza' programaren edizio berri bat jasoko du. Aurten ekimen nonen hamabigarren edizioa ospatuko da, eta koronabirusaren pandemiak eragindako murrizketei egokitutako programazioa eskainiko du.

Maybe a Companyk "Tres Sure" ikuskizuna estreinatuko du maiatzaren 6an, ostegunean, 18:30ean. Ikuskizun honetan, bi pailazok misio komun bat dute: antzokia garbitzea. Agertokira iritsitakoan, ordea, publikoa bertan dago eta euren presentzia azaldu behar dute. Garbiketa-tresnak dauzkate, borondatea dute, baina ez dakite nola erabili. Erabilera ulertzen saiatzerakoan, aurkikuntza bakoitzarekin, sentimendu bakoitzarekin, euren existentziarekin jolasteko aukera baloratzen dute.

Egun horretan bertan, 19:30ean, Azokako Parkeak ongietorria emango dio Martulari, Salustiana Sanchez aparteko emakume bat aurkezten duen "La Modern" emanaldiarekin.

Ostiralean, hilak 7, Granadako Dimitri pailazoak umore absurdua, xalotasuna eta mugarik gabeko ergeltasuna azalduko ditu "The Legend"-en eskutik, 18:30ean.

Ordubete geroago, 19:30ean, Markeliñek "Psike" ikuskizuna aurkeztuko dute. Ikuskizun bizia da. Surrealismoa eta zentzugabea laztantzen ditu ikusizko narratibaren, ahots-jokoen, dantzaren eta abestiaren bidez.

Larunbatean, 12:30ean, "Clown Zorrotza"-ra iritsiko da Sarini Zirko zirkoko artista, "Txoriak Txori"-rekin. Familia osoarentzako ikuskizuna da, lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarria dakarrena, eta pertsonaiari hainbat emozio biziaraziko dizkiona.

Ondoren, 13:30ean, Sinvergüenzas Exprésate, "Lo que me sale de la concha" ikuskizunarekin. Aurrestreinaldi honetan, "maskorraren magoa" deritzon emakume batek magia-ikuskizun harrigarri bat egin gura du, baina gauzak ez zaizkio espero bezala irten. Maskor bat itsaso bihurtzearen truko handiak irentsi egin du, benetan irentsi ere, eta itsasoaren jainkosa bihurtu. Jainkosa baldar eta traketsa, magoa bezalaxe.

Programaren XII. edizioa larunbat arratsaldean agurtuko da Zorrotzako Azoka Feria Parkean, beste bi hitzordurekin. Lehenbizikoa, Intujai Teatro euskal konpainiarena, eta "Soy la bomba" aurrestreinaldiarekin. Pertsona bakarreko antzezlana da, eta Bea Larrañagak gozo-denda berezia bat eta opil txundigarri bat aurkeztuko ditu. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da.

Ordubete geroago, 19: 30ean, La industrial teatrera kataluniarrek "Náufragos" partekatuko dute. Eguneroko naufragioentzako keinu bat, umoretik eta txikitasunetik.

Ekitaldi hauetako sarrera dohainik da; lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke. Ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik 2 ordu lehenagora arte egin daitezke erreserbak, webgune honetan. Gehienez 2 toki erreserbatu ditzake pertsona bakoitzak; ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagora arte izango du balioa erreserbak. Antolatzaileek pertsona bakoitzaren jarlekua erabakiko dute eta hara lagunduko diote. Jarleku guztiek 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantenduko dute.